Ikastaroak :: Marrazkigintza, Hezkuntza, Lana

Irudi bidezko laburpenak: pentsamendu bisuala laburtzeko tresna gisa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 105,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 94,50 €. Bazkideak: 78,75 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko urtarrilaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko otsailaren 28a

Ikastaroaren datak: martxoak 13, martxoak 27, apirilak 10, maiatzak 8 eta maiatzak 22.

Guztiz bisuala den garai batean bizi gara. Gure hitzak zein pentsamenduak era sortzaile batean adierazteko beharrean gaude. Zenbat bilera, asanblada, gelako teoria saio luze… bizi ditugu egunero? Guztietara joaten gara koaderno eta arkatza soinean baina… nola laburtzen dugu bertan jasotzen dugun informazioa?

Sormena eta ekintzailetza denon ahotan dagoen hitzak badira ere, sormena guztiz baztertuta izan duen sistema batean hezi gara (batzuk, behintzat). Gure baitan oraindik bizirik dagoen haur ausartaren arima erreskatatu eta berpizteko aukera emango diogu ikastaroan. Gogoratuz, ez dugula marrazkilariak izan behar, marrazteko.

Pentsamendu bisualaren teoriatik abiatuta, irudimenaren bidea hartuko dugu beste era batean laburtzeko teknika ikasteko.

Irakaslea

  • Birginia Pozo Gonzalez

    Ingeleseko maistra eta psikopedagogian lizentziaduna. 13 urte irakaskuntzan, ia azkeneko bostak Lehen Hezkuntzako Berritzeguneko aholkulari gisa.

Helburuak

  • Pentsamendu bisualaren teoriara sarrera eta praktikatzea.
  • Pentsamendu bisualaren oinarrizko elementuak identifikatzea eta hauez baliatzea.
  • Laburpen bisualetan trebatzen hastea: konposizioa, antolamendua eta estetika.

Edukiak

  • Pentsamendu bisualaren teoria.
  • Sormena eta haren erabilera.
  • Irudi bidezko laburpenak egiteko oinarrizko elementuen ezagutza.
  • Laburpen bisual bateko elementuak: zer eta nola adierazteko?

Metodologia

Ibilbide eta garapen pertsonala bada ere, ikastaroa modu kooperatiboan landu egingo dugu, denon artean eta elkarrekin gehiago ikasten dugulako.

Azalpen teoriko gutxi batzuez baliatuz saioak guztiz praktikoak izatea du asmoa ikastaro honek.

Bost saioen garapen eta norbanakoaren eboluzioaz jabetuko gara sortuko dugun ekoizpenarekin.

Nori zuzendua

Monotoniatik urrundu eta pentsamendua beste modu batean adierazteko prest dagoen edonori, hala ere hezkuntza-munduko lagunei bereziki zuzenduta: ikasleak, hezitzaileak…

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 15 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

sormena, pentsamendu bisuala, irudimena, irudia, laburpenak, ikastaroak, UEU, Eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.