Ikastaroak :: Ongizatea, Psikologia

Estresa barru bakea bihurtzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 98,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 88,20 €. Bazkideak: 73,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko urtarrilaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko otsailaren 10a

Ikastaroaren datak: otsailak 16 eta 23 (larunbatak)

Munduko erosotasun guztiak eskura izanik, nola daiteke hainbeste kostatzea zoriontsuak izatea? Eta zorion egoera lortu ondoren zer egin nezake mantentzeko?

Zenbatekoa da norbere ardura prozesu honetan?

Familia hau kasualitatez ala kausalitatez aukeratu dut?

Honelako galderak badarabilzkizu, ikastaro hau zuretzako da.

Irakaslea

  • Urko Arozena Muxika

    Musikeneko eta Hernaniko Musika Eskolako perkusio-irakaslea. Entrenamendu Mentalean aditua. UEUkidea.

Helburuak

  • Erlajazioaren onurak bizi.
  • Estresaren jatorria ezagutu eta bertatik ikasi.
  • Somatizazioaren garrantzia ezagutu.
  • Norbera bere maisu izaten ikasi.

Edukiak

  • Gure zorionari dagokion informazioaz nola ohartu.
  • Gure sinesmenen ondorioak.
  • Benetan denaz ohartu eta maitatzeko pausuak eman.
  • Meditazioaz haratago.

Metodologia

Erabat taldera egokituta, erlajazioaren billa, barrua lantzeko hainbat errekurtso konpartituko dira. Behar denean azalpen teorikoak emanaz eta ariketa praktikoak eginaz.

Nori zuzendua

Bizitza kalitatearen ardura hartu eta norberaz disfrutatu nahi duen horri. Egunerokotasunaren altxorraz ohartu nahi duen horri.

Matrikulaziorako argibideak

  • Talde mugatua (gehienez 20 lagun).

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.

Etiketak

Erlajazioa, energia, somatizazioa, benetan dena maitatu, Iruñeko ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.