Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikologia
Ikastaroa on-line izango da. Aurrez-aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean, martxoaren 11an (17:15-19:15), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
Androzentrismoaren arabera antolatuta egonik, egungo hezkuntza-sistemak generoaren ikusmolde estereotipatua eta sexista transmititzen jarraitzen du. Izan ere, askotan irakasleek, eskolako langileek, ikasmaterialek, eskolaren antolaketak eta bestek, nahi gabe ere, oso barneratuta dauden generoari buruzko uste, balio eta ohitura sexistak transmititzen dituzte. Egoera hori aldatu eta hezkuntza-sisteman –eta bereziki, ikasgelan- hezkidetza nola susta daitekeen azalduko da ikastaro honetan.
EHUko Psikologia Fakultateko irakasle eta ikertzailea eta UEUko Psikologia sailburua.
Psikologian doktorea. UPV/EHUko Psikologia Fakultateko irakasle eta ikertzailea.
1. GENERO-SOZIALIZAZIOA ESKOLAN
1.1. Curriculum formal androzentrikoa: edukiak, irakaskuntza-metodologia, hezkuntza-materialak eta ebaluazioa.
1.2. Sexismoa ezkutuko curriculumean: balioak eta gaitasunak; diziplina; haurrekiko itxaropenak; irakasleen jokabidea eta jarrera; ikasgelako apaingarriak eta koloreak; espazioen antolaketa eta erabilera; lanbide-orientazioa; eskolaz kanpoko jarduerak; ikasgelako giroa eta mintzairaren erabilera.
2. CURRICULUM FORMAL HEZKIDETZAILEA
2.1. Edukiak.
2.2. Irakasgaien lehentasuna.
2.3. Irakasgaien edukiak jorrateko modua.
2.4. Hezkuntza afektibo-sexuala.
2.5. Didaktika eta irakaskuntza-metodologia.
2.6. Hezkuntza-materialak.
2.7. Ebaluazioa.
3. HEZKIDETZA EZKUTUKO CURRICULUMEAN
3.1. Balioak eta gaitasunak.
3.2. Diziplina
3.3. Itxaropenak eta tratua.
3.4. Apaingarriak eta koloreak.
3.5. Lanbide-orientazioa.
3.6. Irakasleen jokabidea eta jarrera.
3.7. Espazioen antolaketa eta erabilera.
3.8. Mintzairaren erabilera.
Ikastaroa on-line irakaskuntzan oinarrituko da. Alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu ikastaroak, ikaskuntza-prozesuari eta gaitasunei garrantzia handia eskainiz.
Ikastaroa emateko, Moodle (http://moodle.org/) irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUko ikasgela birtuala erabiliko da (http://www.ueu.eus/ikasgela-birtuala/). Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritzen den ikasketarako kudeaketa-sistema da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko informazio, eduki eta jarduera guztiak eskura izango dituzue, eta komunikatzeko bestelako tresnak ere bai (foroak adibidez). Tresna hauek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasle-irakasle komunikazioa errazten dute.
Ikastaroa bideratzearen arduradunak irakasleak izango diren arren, ikasle-taldearen parte-hartzea funtsezkoa da. Ikaslea da ikasgela birtualaren benetako protagonista eta, ondorioz, ikaslea izango da, interakzioa eta komunikazioa ardatz izanda, norbere ezagutzak eraikitzearen arduradun. Horretarako, ikastaroak jarraituko duen ikaskuntza-prozesua autonomoa eta esanguratsua izango da. Hala ere, gogoan izan, momentu oro irakasleen lankidetza eta laguntza izango duzuela, sortzen zaizkizuen zalantzei eta zailtasunei aurre egiteko.
Ikastaroak, azalpen teorikoak izango dituen arren, izaera praktikoa izango du. Gai bakoitzean egingo dira helburuak erdiesteko bakarkako zein taldeko ikas-jarduera praktikoak egingo dira.
Hezkuntza formalean zein hezkuntza ez formalean lanean diharduen edonori.