Ikastaroak :: Soziolinguistika

Soziolinguistika hiztegi txikia. Arabatik Euskal Herrira ''Hausnartu''.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.50 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 30,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 15,00 €. Bazkideak: 15,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko abenduaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko otsailaren 25a

Hausnartu sarietan saritutako lanak maila tekniko eta metodologiko goreneko gaiak dira, eta euskal gizartearen interesekoak direla ikusten dugunez, modu dibulgatiboan eskainiko ditugu. Hitzaldi segida bat soilik izan beharrean, Oihanederren eta UEUren asmoa ikerketa eta ezagutza soziolinguistikoa gizartearen esku modu dibulgatibo eta erakargarrian egitea izango da, gaiak tokiko euskaldunari gerturatuz. Saritutako lanen segidari koherentzia eta edukiak Gasteiz eta Arabara hurbiltzeko, Hausnartu sarituarekin batera bertako hizlari bat gonbidatuko dugu, tokiko ikuspegia emateko.

Bost arlo jorratuko ditugu, Soziolinguistika hiztegi txikia ikastaroan: Kultura, Komunikazioa, Hezkuntza, Hizkuntza eta Kulturartekotasuna.

  •  Gure hizkuntza ardatz hartuta, zeintzuk dira bost arlo horietan euskaldunok egiten ditugun hausnarketak? Zeintzuk burura datozkigun kezkak eta proposamenak?

Bost saio eta hamar hizlari izango dira, horietako bakoitzak ekarpen interesgarri bat egin dio euskarak arlo horietan dituen erronkei eta arazoei. Ikastaro honen helburu nagusia da kezka horiek gizarteratzea eta denon artean hausnarketa kolektibo bat egitea. Bestalde, ikastaro formatua emango zaio, hitzaldiei balio erantsia eman eta eduki osagarriak eskainiz, baita amaierako parte hartze ziurtagiri homologatua ere.

 

Ikastaro hau UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak antolatu dute elkarlanean.

 

Laguntzailea Soziolinguistika Klusterra    

.

.

Irakasleak

Helburuak

Ikastaroan parte-hartuko duten ikasleei eskaini nahi diegu euskal soziolinguistikaren esparruan gaurkotasuna duten hainbat gairen inguruko hausnarketa egiteko aukera. Apurka apurka euskal soziolinguistikaren mundua aberastuz doa gure ikerlariek egin lanekin, eta ''Hausnartu'' sarietara aurkeztutako lanak horren lekuko dira. Ikastaroko partaideek zuzenean jaso ahal izango dituzte egileen ahotsean zeintzuk diren arlo hauen inguruko gaur egungo kezkak eta hausnarketak.

Metodologia

Aurrez aurre emango diren 5 saio izango dira, bakoitzean gai bat monografiko hartuta bi hizlari egongo dira. Hizlarien jarduna osatzeko, partaideei material osagarria banatuko zaie eta gaiaren lanketa pertsonala egiteko aukera izango dute.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Egitaraua

2019-01-29

Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:30

Kultura.

  • "Arabako bertso eskolak, gazteek hitza hartzeko guneak." Manex Agirre (Gorbeialdeko Kuadrillako euskara teknikaria).
  • ''Euskarazko kulturaren kontsumoa ulertu nahirik. Arabatik begirada.'' Josu Amezaga (UPV/EHUko irakaslea).

Eskuratu Josu Amezagak hitzaldian erabilitako aurkezpena.

Saio hau IREKIA ETA DOANEKOA izango da (gelaren aforoa bete arte).

2019-02-26

Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:30

Komunikazioa.

  • "Aiaraldea Ekintzen Faktoria: komunikaziotik komunitate proiektu integral batera" Gartzen Garaio (herrigintza eta euskalgintzako militantea eta kooperatibista).
  • ''Sormen-ekosistema bat euskarazko komunikazioarentzat.'' Aitor Zuberogoitia eta Goio Arana (MUko irakasleak).
Saio honetan izena emateko: Komunikazioa

2019-03-26

Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:30

Hezkuntza.

  • "Eskola eleaniztunean hizkuntzen gaineko jarrerak gogoetagai: euskararen biziberritzerako aukera bat?" Leire Diaz de Gereñu.
  • ''Hizkuntza eta kultura aniztasuna Bilboko eskoletan. Euskararen erabileran eta euskal kulturaren praktikan eragiten duten faktoreak.'' Naiara Berasategi.
Saio honetan izena emateko: Hezkuntza.

2019-05-28

Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:30

Kulturartekotasuna.

  • “Immigranteen seme-alabak, euskara eta hezkuntza. Gaurko erronkak” Amelia Barquin ( Filologian doktorea, Mondragon Unibertsitateko irakaslea.)
  • ''Migratzaileen harrera gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan.'' Mario Zapata
Saio honetan izena emateko: Kulturartekotasuna

2019-04-09

Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:30

Hizkuntza.

  • “Araba: mundu mailako biziberritzearen adibide?” Txerra Rodriguez (Emunen hizkuntza aholkulari eta UPV/EHUn doktoregai).
  •  “Sugea dantzan: Mentalitate kolektiboak, espazioa eta erabilera Bilbon”. Galder Unzalu (Antropologian eta Zuzenbidean lizentziaduna. Bigarren Hezkuntzako irakaslea).
Saio honetan izena emateko: Hizkuntza.

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaro osoan edo hitzaldi soltetan izena eman daiteke. Prezioak:

  • Ikastaro osoa: 30,00€ (begiratu deskontuak)
  • Hitzaldi edo saioka, bakoitzak: 10,00€

.- IKASTARO OSOAN IZENA EMATEKO

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 942 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

 

.- SAIO BAKAR BATEN izena emateko: klikatu egitarauan adierazitako esteketan.

Oharrak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatzeko eskaera eginda.

Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak lortu ditzakete, baliozkotzea ikasleak bere fakultatean eskatu behar du.

  • EHUren Letren Fakultatean 0,25 ECTS aitortuko dira.

 

ZIURTAGIRIAK

  • Parte hartze ziurtagiria lortzeko, ikastaro osoan matrikulatu behar da eta %80k asistentzia ziurtatu.
  • Ez dira egingo saiokako ziurtagiriak.

Etiketak

gasteiz, ikastaroak, oihaneder, euskara, hezkuntza, komunikazioa, hizkuntza, kulturartekotasuna, kultura

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.