Ikastaroak :: Literatura, Antropologia, Bertsolaritza, Hezkuntza, Komunikazioa, Soziolinguistika
TALDEA OSATU da. Gaurtik aurrera (2019-01-08) jasotako matrikulekin ITXARON-ZERRENDA osatuko dugu. EZ egin matrikularen diru-sarrerarik ikastaroa egiteko aukera duzula jakinarazi arte.
Hizkuntza eta generoa gurutzatzen direla badakigu, hizkuntza hautuak igarotzen direla genero eraikuntzatik eta alderantziz; prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen sareak jendarteko botere harremanetan gurutzatzen direla. Euskara eta generoa ere ez doaz aparte, eta, horrenbestez, biak, euskara eta generoa, menderakuntzaren alaba izaki, ahalduntzeko eta boteretzeko prozesu berean txirikordatzen diren bi bide dira. Euskaltzaletasuna eta feminismoa dira ahalduntzearen bi alabak.
Bi izate, praktika eta prozesu horiek non gurutzatzen diren, ze ezaugarri partekatzen dituzten, batak bestetik zer ikas lezakeen eta bien arteko aliantzak ze esparru emankor zabaltzen digun mahai gainean jartzea da ''Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu.'' ikastaroaren helburua.
Irakasle bakoitzak gaia ertz batetik landuko du baina modu osagarrian beti. Eta, hitzaldia emateaz gainera, ikasleentzat berariaz hautatutako materiala banatuko dute. Ikasleen jakintza partekatzeko bidea eta modua ere egingo da, denok parte hartzeko aukera izan dezagun.
Ikastaro hau UEUk, Jakin Aldizkariak, Gabriel Aresti Euskaltegiak eta Bilboko Kafe Antzokiak elkarlanean antolatu dute.
Laguntzailea Bilbo Hiria Irratia
.
.
Gizarte antropologoa.
Elhuyar aholkularitza.
URTARRILAK 28, astelehena
1. saioa: Euskalgintza eta Feminismoa. Bidaidetza oparo posible bat.
Saio honen grabaketa ikusgai hemen: 1.saioa.
OTSAILAK 25, astelehena
2. saioa: Euskara eta generoa gurutzatzen direnean.
Saio honen grabaketa ikusgai hemen: 2. saioa.
MARTXOAK 25, astelehena
3. saioa: Euskara eta emakumeak, genealogia/begirada feminista bat.
Saio honen grabaketa ikusgai hemen: 3. saioa.
APIRILAK 29, astelehena
4. saioa: Generoa eta hizkuntzen elkargunea eraikitzen.
Saio honen grabaketa ikusgai hemen: 4. saioa.
MAIATZAK 27, astelehena
5. saioa: Euskara ez-sexistarako bidea.
Saio honen grabaketa ikusgai hemen: 5. saioa.
Amaiera ekitaldia
Bertso-antzerki: ‘Erradikalak ginen’.
Interesa daukan edonori zuzendua.
Ikastaro osoan edo hitzaldi soltetan izena eman daiteke. Prezioak:
IKASTARO OSOAN IZENA EMATEKO
HITZALDI bakar baten izena emateko: klikatu egitarauan adierazitako esteketan.
Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2019ko urtarrilaren 25ean Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 1968348011.
Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak lortu ditzakete, baliozkotzea ikasleak bere fakultatean eskatu behar du.