Gradu eta graduondokoak :: Hizkuntzalaritza, Hezkuntza, Pedagogia, Informatika

Ikerkuntza Digitala eta IKTak (UPV/EHUren Aditu Titulua)

  • Izaera: On-line
  • Balio akademikoa: 15 ECTS
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko ekainaren 11a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko urtarrilaren 15a

2018ko urtarrilean aurkeztutako plana, UPV/EHUren Berezko Tituluen eskaintzan onartua (2018-06-07)

(Ohar garrantzitsua: izen ematea UPV/EHUren web orrian egiten denez, web orri honen matrikulazio aukera soilik informazioa jasotzeko erabiliko da. Barkatu eragozpenak.)

Ikerketa digitalen oinarriez jabetzeko ikasleak konpetentzia digitalak garatuko ditu eta aztertuko du teknologiaren nola erabil daitekeen modu egokian. Horrez gain, aztertuko da egun ikerketa digitalak Humanitateetan eta Zientzia Sozialetan ekarri duen berrikuntza eta sakonduko da aztertuz Humanitate Digitalen sorreran eta arlo berri horren ekarpenetako zenbait ikerketa eta adibide egoki.

Izan ere, egun, datuak eta horiek elkarbanatzeak ikerketan (eta zer esanik ez ikerketa digitalean) duen garrantziaz jabetzeko eta zientzia/hezkuntza komuniatatean horretarako dagoen beharraz jabetzeko, corpusetan oinarritutako ikerketa zer den aipatuko da. Ikerketarako lehen corpusak egingo dira eta horiek erabiltzeko tresna egokiak aurkeztuko dira. Datuetan oinarritzen den ikerketa esanguratsua den jakiteko estatistikak duen papera zein den aztertuko da eta oinarrizko estatistika irakatsiko da. Horrez gain, ikerketa digitalen aroan etikak eta araudiak duen garrantzia ere nabarmenduko da, lana nola berrerabili edota nola banatu daitekeen aztertuz.

Bukatzeko, zabalkundea landuko da, gero eta garrantzitsuago den arloa. Hain zuzen ere, garrantzitsua da nola erakutsi ikertutakoa eta nola zabaldu modu egokian egindako ikerketa.

Ikasleak, bukatzeko, ikerketa digitala egin beharko du, baita ere bere zabalkundea, berak erabakitako gai batean eta graduondoko irakasleen laguntzarekin.

 

Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila eta Hizkuntza eta Sistema Informatikoak Saila. Halaber, IKT eta formazioaren alorrean lan egiten duten hainbat elkarte eta enpresen irakasle biltzen dira graduondoko honen ikasketa-planean.

 

Unibertsitateko aditu titulua

Prestakuntza programa hau IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Unibertsitate Espezializazio Tituluaren parte da. Espezialista titulu horri dagozkion 3 moduluak ikasturte ezberdinetan egin ahal izango dira.

Informazio gehiagorako, graduondokoaren webgunean: https://hezikt.eus/

 

Ezaugarri orokorrak:

  • Eskolak UEUko Eibarko egoitza akademikoan eta UEUren Ikasgela Birtualean izango dira.
  • Aurrez aurreko eskolak ostiraletan (arratsaldez) izango dira.

 

 

Helburuak

Graduondokoaren helburu nagusiena honako hau da: gizartea gehien eraldatu duen ardatzak (Informazio eta Komunikazio Teknologia, aurrerantzean IKT) hezkuntzan (eta bereziki euskal hezkuntzan) nola eragiten duen eta zer nolako abantailak dituen aztertzea eta horretan ari diren profesionalekin lan egitea.

Helburu hori ikuspuntu kritikoarekin egin ahal izateko, ezinbestekoa da graduondokoan parte hartuko duten ikasleak konpetentzia digitaletan trebatzea. Europako erreferentzia markoaren arabera konpetentzia digitala hau da: “Digital competence involves the confident and critical use of Information Society Technology (IST) for work, leisure and communication”.

Konpetentzia digitalak helburu izanik, graduondoko hau garatu nahi da komunitatea erreal zehatzean (euskal komunitatean) dauden arazoetan oinarrituz (kanpoko erreferentziei irekita) eta dituen abantailak aprobetxatuz (hizkuntza gutxiagotua normalizatzeko helburua duen komunitate eleanitza).

Horrez gain, graduondoko honetan pertsonengan eta balioetan oinarrituriko ikaskuntza autonomo eta esanguratsua IKTekin eta modu birtualean nola gara daiteken proposatu nahi dugu, baina baita proposamen horretan dauden hutsuneak identifikatu nahi ditugu, ikerketa proiektuak sustatzeko, era horretan ikasten duen ikasle-komunitate berria sortuz.

Edukiak

Modulu honetan honako irakasgaiak landuko ditu ikasleak:

  • Ikerketa digitalak egiteko metodoak eta baliabideak (6 ETCS)
  • Proiektu digitala (9 ETCS)

 

 

Metodologia

Graduondokoa ONLINE izango da UEUren Ikasgela Birtualaren bitartez.

Modulu bakoitzean saio presentzial bat egongo da edukien jarraipen egokia ziurtatu eta edukiei lotutako esperientzia praktikoak ezagutzeko.

Matrikulaziorako argibideak

UPV/EHUren titulua izanik izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da, hemendik. UPV/EHUko prozedura izanik, bertoko ikaslea ez bazara izan, prozedura berezia da eta guk lagundu ahal zaitugu bide hori egiten.

Izena emateko epea urtarrilaren 15era arte zabalik egongo da.

Izena emateko aukera zabalik geldituko da aipatutako data horietan zehar.

Halaber, edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar izanez gero, a.latatu@ueu.eus helbidera idatz dezakezu.

Oharrak

UPV/EHUren Berezko Titulua da eta beraz, UPV/EHUko eskaintzan sartzen da, unibertsitateari dagozkio tramite administratiboak (matrikulazioa eta graduondokoaren betekizunak).

UEUtik prozesu osoan laguntzen dugu eta zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan eta infomazio guztia helaraziko dizugu.

(Ainhoa Latatu, a.latatu@ueu.eus, 943821426)

Etiketak

IKT, konpetentziak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.