Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza
Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak, hizkuntza gutxituak ezagutzeko 2015ean abiatutako zikloa da, munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea eta hizkuntza aniztasuna balorean jartzea eta ezagutaraztea du helburu.
Hitzaldi eta aurkezpen ziklo berri honekin, hizkuntza eta errealitate berriak ezagutzeko aukera izango da.
Ikastaro hau UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatu dute.
EGITARAUA
IRAILAK 20, osteguna.
Aurkezpen hitzaldia: ''Nork esan zuen Gasteiz ez dela euskalduna?''. Gemma Sanginés (Psikologian lizentziatua, TELP tailerren sortzaileetako bat) (info+)
URRIAK 24, asteazkena.
1. hizkuntza: Mapuzugun. - (Wallmapu Euskal Herria elkartea).
AZAROAK 14, asteazkena.
2.hizkuntza: Maoriera. - Imanol Miner (normalizazio teknikaria)
URTARRILAK 16, asteazkena.
3.hizkuntza: Bretoiera - Metig Jakez-Vargas (Kazetaria).
OTSAILAK 20, asteazkena.
4.hizkuntza: Hassaniera. - Garazi Hach Embarek Irizar (filologo euskaldun-saharauia) eta Nayat Aduh (saharaui gaztea).
MARTXOAK 20, asteazkena.
5.hizkuntza: Parmera. - Sara Agnetti (Fisioterapeuta).
APIRILAK 10, asteazkena.
6.hizkuntza: Lemkera. - Jon Mikel Intsausti (Informatikaria).
Hilero, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat aurkeztuko du.
Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egingo dira.
Publiko orokorrari zuzendutako ekintza da eta bereziki euskaltzaleei eta munduko hizkuntza gutxituen zaleei, soziolinguistikan interesa dutenei eta Filologia ikasleei.
Ikastaro osoan edo hitzaldi soltetan izena eman daiteke. Prezioak:
HOMOLOGAZIOAK
ZIURTAGIRIAK
Parte hartze ziurtagiria lortzeko, ikastaro osoan matrikulatu behar da eta %80k asistentzia ziurtatu.