Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza

Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.50 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 25,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 22,50 €. Bazkideak: 18,75 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko irailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko irailaren 26a

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak, hizkuntza gutxituak ezagutzeko 2015ean abiatutako zikloa da, munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea eta hizkuntza aniztasuna balorean jartzea eta ezagutaraztea du helburu.

Hitzaldi eta aurkezpen ziklo berri honekin, hizkuntza eta errealitate berriak ezagutzeko aukera izango da.

Ikastaro hau UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatu dute.

Edukiak

EGITARAUA

IRAILAK 20, osteguna.

Aurkezpen hitzaldia: ''Nork esan zuen Gasteiz ez dela euskalduna?''. Gemma Sanginés (Psikologian lizentziatua, TELP tailerren sortzaileetako bat) (info+)

Lehen saio hau IREKIA eta DOANEKOA izango da.

 

URRIAK 24, asteazkena.

1. hizkuntza: Mapuzugun. - Iban Gartzia (Wallmapu Euskal Herria elkartea).

  • Saio honetan izena emateko hemen.

 

AZAROAK 14, asteazkena.

2.hizkuntza: Maoriera. - Imanol Miner (Kutxako normalizazio teknikaria)

  • Saio honetan izena emateko hemen.

 

URTARRILAK 16, asteazkena.

3.hizkuntza: Bretoiera - Metig Jakez-Vargas (Kazetaria).

  • Saio honetan izena emateko hemen.

 

OTSAILAK 20, asteazkena.

4.hizkuntza: Hassaniera. - Elyem Chej (Hirigintza Sozialeko teknikaria).

  • Saio honetan izena emateko hemen.

 

MARTXOAK 20, asteazkena.

5.hizkuntza: Parmera. - Sara Agnetti (Fisioterapeuta).

  • Saio honetan izena emateko hemen.

 

APIRILAK 10, asteazkena.

6.hizkuntza: Lemkera. - Jon Mikel Intsausti (Informatikaria).

  • Saio honetan izena emateko hemen.

Metodologia

Hilero, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat aurkeztuko du.

Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egingo dira. 

Nori zuzendua

Publiko orokorrari zuzendutako ekintza da eta bereziki euskaltzaleei eta munduko hizkuntza gutxituen zaleei, soziolinguistikan interesa dutenei eta Filologia ikasleei.

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaro osoan edo hitzaldi soltetan izena eman daiteke. Prezioak:

  • Ikastaro osoa: 25,00€ (begiratu deskontuak)
  • Hitzaldi edo saioka, bakoitzak: 5,00€
IKASTARO OSOAN IZENA EMATEKO
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
HITZALDI/SAIO bakar baten izena emateko: klikatu egitarauan adierazitako esteketan.

Oharrak

HOMOLOGAZIOAK

  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran aurkeztutako ikastaroa, ebazpenaren zain.
  • UPV/EHUko ikasleentzat homologatutako ikastaroa: ikastaroaren amaieran (behin gutxieneko asistentzia ziurtatu eta parte hartze ziurtagiria lortuta) adieraziko da nola egingo den kredituen baliozkotzea.

ZIURTAGIRIAK

Parte hartze ziurtagiria lortzeko, ikastaro osoan matrikulatu behar da eta %80k asistentzia ziurtatu.

Etiketak

Gasteiz, ikastaroak, oihaneder, hizkuntzak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.