Ikastaroak :: Kazetaritza, Komunikabideak, Komunikazioa

Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko irailaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko azaroaren 9a

Ikastaroaren datak: azaroaren 16 eta 23. Ordutegia: 8:30/15:00.

Ikastaroa barik Euskarazko komunikazioaren ekosisteman parte hartzen duten komunikabideei erreparatzeko mintegi esploratzailea planteatzen da. Antolatzaileek Hekimen elkarteko komunikabideen kontsumo eta erabileraren inguruko datu-corpusa (edo dataseta) aurkeztu eta zenbait metodologia eta teknika proposatuko dituzte, parte-hartzaileek haien interes eta lehentasunen arabera hurbilketa diziplinartekoak gauzatzeko elkarlaneko giroan.

Irakasleak

Helburuak

  • Euskal komunikazioaren ekosistema garaikidea aztertzeko teknika eta hurbilketa ezberdinak ezagutu eta praktikara eramatea.
  • Euskal Hedabideen Behatokia, "Behategia" proiektuaren Datutegia ezagutza berria sortzeko iturri bezala baliatzea.
  • Informazioa landu eta argitaratzeko elkarlanerako aukerak ezagutzea.

Edukiak

Azaroak 16, ostirala.

08:30 - 09:00: Ongi-etorria, ikastaroaren nondik norakoak eta aurkezpenak.

09:00 - 10:00: Euskarazko komunikazioa: zenbat eta nor gara? (Euskal Hedabideen Behategia - Libe Mimenza).

10:00 - 11:30: Komunikabideak eta Wikidata (Euskal Wikilarien Kultura Elkartea - Galder Gonzalez).

11:30 - 12:00: Kafe-etena.

12:00 - 15:00: Audientzia digitalekin jolasean (Codesyntax - Josu Azpillaga).

 

Azaroak 23, ostirala.

08:30 - 10:30: Datu-meatzaritzatik datu-bisualizaziora: mapak egiteko tailerra (Gaindegia).

10:30 - 11:30: Komunikabideak eta Wikidata (Euskal Wikilarien Kultura Elkartea - Galder Gonzalez).

11:30 - 12:00: Kafe-etena.

12:00 - 14:00: Informazioa infografia bidez (Joxean Apeztegia - BERRIAko infografista).

14:00 - 15:00: Ondorioak eta amaiera.

Metodologia

Data Sprinta parte-hartzaileek eurek sortu eta zuzenduko dituzten lantaldeen jardunean oinarritzen da. Taldeek erabakitako hurbilketak aurrera eramateko hurbilketa kuantitatibo eta kualitatiboak eta informazioa grafikoki eta digitalki adierazteko teknikak lantzea aurreikusten da.

Nori zuzendua

Mintegia euskal komunikabideen eta haien jardunaren inguruan eta/edo komunikazioaren ikerketa-teknika eta metodoetan interesa duen edonori zuzentzen zaion arren, bereziki interesgarria izan daiteke euskarazko komunikabideen sektoreko profesional, komunikazioaren eta kazetaritzaren arloko ikertzaile eta herrigintza eta euskalgintzako eragileentzat.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1868348024.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, eibar, komunikazio ekosistema, euskarazko hedabideak, ikerketa, elkarlana, UEUm

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.