Ikastaroak :: Argazkigintza

Norbera. Argazki-autobiografia

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko irailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko irailaren 23a

Ikastaroaren datak: irailak 29, urriak 6, 20, 27, azaroak 10 eta 17 (larunbatak).

Jende gehienak gogoko du bere buruaz hitz egitea. Ikastaro honen helburua da gogo hori sormenerantz bideratzea.

Kontakizun pertsonala egiteko tresna nagusia argazkia izango da. Hala ere, ez dugu baztertuko hitzaren gaitasuna eta balioa norberaren erretratua egiteko.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakaslea

Helburuak

  • Kontakizun bat eratzea, norberaren bizitza, pentsamenduak eta sentimenduak oinarri hartuta.
  • Etekina ateratzea argazkiak eskaintzen dituen aukerei (komunikatiboei nahiz artistikoei), selfie friboloak alde batera utzirik.
  • Sormena bultzatzea.

Edukiak

  • Kontakizuna egiteko zeri erreparatu.
  • Fotografo batzuen kontaerak.
  • Irakasleak darabiltzan estrategiak.

Metodologia

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da. Dena den, ordurik gehienak ikasleen lan praktikoari eskainiko dizkiogu.

Eduki teorikoak taldeari azaldu ondoren, ikasle bakoitza bere burua eta bere mundua aztertzen saiatuko da. Horretako bidea eta horren emaitza, lan pertsonala izango da. Prozesuan hainbat zuzenketa egingo ditugu.

Nori zuzendua

Argazkilariei eta argazkizaleei zuzendua. Aldez aurretik oinarrizko ikastaroren bat eginda izatea oso komenigarria da. Dena dela, nahikoa da ikasleak bere kamera erabiltzen jakitea.

Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Argazki-kamera digitala izatea ezinbestekoa da.

Babesleak

Etiketak

argazkigintza, autobiografia, sormena, UEU, ikastaroak, Eibar

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.