Ikastaroak :: Informatika, Internet

Ordenagailua eta Internet euskaraz

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko apirilaren 7a

Ikastaro hau asteazkenetan izango da.

Oraindik jende askok, bere eguneroko jardunean ordenagailua gaztelaniaz erabiltzen du. Sistema eragilea, bulegotika aplikazioak eta Interneteko hainbat aplikazio ere bai. Baina euskaraz aritzeko baliabideak egon badaude. Hori dela eta, ikastaro honetan ordenagailuarekin eta Interneten euskaraz nola aritu erakutsiko da.

Irakaslea

  • Ibon Aizpurua Ugarte

    Informatikan ingeniaria. Eleka Ingeniaritza Linguistikoako enpresako teknikaria. UEUko kidea.

Helburuak

  • Ordenagailuko sistema eragilea euskaraz jartzea.
  • Ordenagailuko hainbat aplikazio (bulegotika, irudien tratamenduak eta abar...) euskaraz erabiltzea.
  • Interneten euskaraz jarduteko baliabideak erakustea.
  • Euskaraz dauden Web 2.0 tresnak erakustea.

Edukiak

  • Ordenagailua euskaraz (Sistema eragileak, ofimatika, zuzentzailea...).
  • Internet euskaraz, euskarazko kontsultak, informazio iturriak RSS bidez, Web 2.0 euskaraz.
  • Software librea euskaraz: aplikazioak eta erakundeak.

Metodologia

Ikastaro praktikoa izango da, aukera dagoen kasu guztietan ariketak ordenagailuan egingo dira.

Nori zuzendua

Bere ordenagailua euskaraz jarri nahi duenari eta Interneten euskaraz dauden baliabideak ezagutu nahi dituenari zuzendua dago.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikularen diru-sarrera egin Kutxaren kontu honetan: 2101 0035 19 0006884928
  • Ordainagirian zure izen-abizenak eta honako kodea adierazi: OEIE2010
  • Ordainketa egin duzun frogagiriaren kopia bat honako helbidera bidali: UEU, Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar. Posta elektronikoz markeskoa@ueu.org edo faxez 943820616 ere bidal dezakezu.
  • Matrikularen onarpena: Frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda zehazteko.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

  • Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua

Etiketak

internet euskaraz, ordenagailua euskaraz, software librea, euskarazko baliabideak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.