Jardunaldiak :: Herri-administrazioa, Soziolinguistika, Zuzenbidea eta Jurisprudentzia

Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko irailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko irailaren 27a

Hizkuntza Eskubideen Babeserako Protokoloan oinarritutako eta herritar guztien eskubideak bermatzeko Lege berria behar dela aldarrikatzeko jardunaldia izango da. Gaur egun ezarria dagoen zonifikazioaren ondorioak alde juridiko batetik aztertuko dituena, ikuspegi historiko juridikoa, arlo administratiboa, soziolinguistikoa eta euskararen garapenerako trabak aztertuko dituena.

Halaber, herritarrek egindako lanketak utzitako Lege berriaren oinarrirako proposamena landuko da.

Irakasleak

  • Olatz Altuna Zumeta

    Soziolinguistika Klusterreko teknikaria, eta Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale-neurketaren zuzendaria. UEUkidea.

  • Paul Bilbao Sarria

    Kontseilua Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren idazkari nagusia

  • Koldo Colomo Castro

    Euskara normalizazio teknikaria udal arloan; hamar urtez darama Garesko udaleko euskara zerbitzuan, Nafarroako beste 27 euskara zerbitzuekin elkarlanean. Euskararekiko sentibilizazioa, ikasteko motibazioa eta erabilera bultzatzea bere lanaren erronka nagusiak dira.

  • Alfons Esteve Gómez

    Valentziako unibertsitateko hizkuntza politikako zerbitzuburu teknikoa. Acció Cultural del País Valenciá-ACPV)- Hizkuntza Politika Ataleko kidea.

  • Iván Giménez Gil
    ELA sindikatuko komunikazio arduraduna. Kazetaria. Hainbat komunikabideetan lan eta kolaboratu egin du. Hainbat liburu idatzi ditu (El Corralito Foral, Korralito Forala euskarazko komikia, Agerre eta Garcilaso...). Euskara Nafarroan-i buruzko gogoeta eta dokumentuaren egilea (talde lanetan: Euskararen Lege Berri baten beharra).
  • Reyes Ilintxeta Jimenez

    Kazetari iruindarra.

  • Roldán Jimeno Aranguren

    Historian doktorea eta Zuzenbidearen Historian irakasleNafarroako Unibertsitate Publikoan. UEUkidea.

  • Iñigo Orella Altzueta

    Nekazaritza ingeniaria. AEKn irakaslea izandakoa 15 urtez DBH irakaslea Argia Ikastolan (eremu ez-euskalduna), Lizarra Ikastolan (eremu mistoa) eta Andra Mari Ikastolan (eremu euskalduna). Gaur egun azken honetako langilea bada ere, azken hiru urtetan LAB sindikatuan Nafarroako ikastoletarako liberatua da eta sindikatuko Nafarroako euskara arduraduna da.

  • Iulen Urbiola Loyarte

    Baztango Udal Idazkaria

  • Iñigo Urrutia Libarona

    Zuzenbidean doktorea. UPV/EHUko irakaslea.

Helburuak

  • Lege berriaren oinarrien proposamena aztertzea.
  • Agenda politikoan tokia hartzea.
  • Eztabaidaren gradua jasotzea.

Edukiak

  • Euskararen legedia Nafarroan: 1973ko Foru Berritik 2017ko Legearen aldaketara.
  • Euskararen garapenerako marko juridiko berri baten beharraz.
  • Nafarroako egoera soziolinguistikoa, zonifikazioaren ikuspegitik.
  • "La Llei d’ús i ensenyament del valencià 35 anys després. Ara, cap a la igualtat lingüística".
  • Aldaketarako lege-proposamena.
  • Gaur egungo Euskararen Legeko gabezi juridikoak eta lege berri batek zabal ditzakeen aukerak arloz arlo.

Metodologia

Jardunaldiak, bost hitzaldi labur eta mahai inguru bat izango du.

Nori zuzendua

Gizarte eragile euskaltzale guztiak izanen dira hartzaile. Udal teknikariak, alderdi politikoak, euskalgintza eta orohar, interesa duen edonori irekia izanen da.

Egitaraua

2018-09-29

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:10

Aurkezpena eta ongi etorria

09:10-09:40

Euskararen legedia Nafarroan: 1973ko Foru Berritik 2017ko Legearen aldaketara

Hitzaldia

09:40-10:10

Euskararen garapenerako marko juridiko berri baten beharraz

Hitzaldia

10:10-10:40

Nafarroako egoera soziolinguistikoa, zonifikazioaren ikuspegitik

Hitzaldia

  • Olatz Altuna Zumeta
10:40-11:10

"La Llei d’ús i ensenyament del valencià 35 anys després. Ara, cap a la igualtat lingüística"

Hitzaldia

  • Alfons Esteve Gómez
11:10-11:40

Atsedenaldia

11:40-12:10

Aldaketarako lege-proposamena

Hitzaldia

  • Paul Bilbao Sarria
12:15-13:45

Gaur egungo Euskararen Legeko gabezi juridikoak eta lege berri batek zabal ditzakeen aukerak arloz arlo

Mahai ingurua, Reyes Ilintxeta kazetariak moderatzaile lanak egiten.

  • Koldo Colomo Castro
  • Iván Giménez Gil
  • Iulen Urbiola Loyarte
  • Iñigo Orella Altzueta
13:45-14:00

Ondorioak

  • Reyes Ilintxeta Jimenez

Matrikulaziorako argibideak

Jardunaldia DOAKOA da baina beharrezkoa izango da izena ematea.

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Alergiak eta dieta bereziak.

Atsedenaldian mokautxo bat eskainiko dugu, adierazi mesedez alergia, intolerantzia eta dieta bereziak matrikulatzerakoan.

Babesleak

Etiketak

Vascuencearen Legea, zonifikazioa, Nafarroa, Euskara

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.