Ikastaroak :: Medikuntza, Osasuna

Beheko gorputz-adarretako tendinopatien diagnostiko eta tratamendua

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko irailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko azaroaren 7a

Ikastaroaren data: azaroaren 10a (larunbata).

Azken urteetan argitaratutako ikerketek tendoien gaitzen inguruko paradigma goitik behera aldatu dute. Diagnostiko eta tratamendu egoki batentzako ikuspuntu berri horren inguruko informazioa ezagutzea ezinbestekoa da.

Ikastaro honetan azken urteetako ikerketek eragin dituzten aldaketak eta gaur egungo proba zientifikoetan oinarritutako diagnostiko eta tratamenduaren nondik norakoak landuko ditugu.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.

Irakasleak

  • Loitzun Izaola Azcona

    Fisioterapeuta eta EHUko irakaslea, Fisioterapia Graduan. 15 urteko lan-esperientzia fisioterapeuta bezala Mugi fisioterapia zentruan. UEUkidea.

  • Iker Villanueva Ruiz

    Fisioterapeuta eta EHUko irakaslea, . 11 urteko lan-esperientzia fisioterapeuta bezala Sasoian fisioterapia zentruan. UEUkidea.

Helburuak

  • Beheko gorputz-adarretako tendinopatien diagnostiko eta tratamenduan froga zientifikoetan oinarrituriko tresnen erabilera bultzatzea.
  • Beheko gorputz-adarretako tendinopatien diagnostiko eta tratamenduan eguneroko praktikan erabiltzeko gida baten oinarriak finkatzea

Edukiak

  • Tendinopatien paradigma berria.
  • Beheko gorputz-adarretakon tendinopatien ezaugarriak.
  • Beheko gorputz-adarretakon tendinopatien diagnostikorako irizpideak.
  • Beheko gorputz-adarretakon tendinopatien tratamendurako irizpideak.

Metodologia

Atal bakoitzaren hasieran azalpen teorikoa egingo da, ahozko azalpenak eta multimedia-baliabideak erabiliz. Ondoren, praktikak egingo dira.

Nori zuzendua

Osasun-profesionalak: fisioterapeutak, medikuak, erizainak... 

Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua izateko eskaera aurkeztu da. Ebazpenaren zain.

Babesleak

Etiketak

fisioterapia, medikuntza, osasuna, tendinopatiak, UEU, ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.