Ikastaroak :: Informatika

Programazioa denontzat: Python ikasi praktikaren bidez

  • Hasiera-data: 2018(e)ko urriaren 17a
  • Amaiera-data: 2018(e)ko azaroaren 21a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehenea-ostirala. 0:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko irailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko urriaren 10a

Ikastaroa on-line izango da.

Aurrez aurreko saioa izango du ikastaroaren hasiera-egunean: urriaren 17n (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Gaur egunean, programatzeak informatikarien gaitasun soila izateari utzi dio. Lanpostu askotan programatzeko gaitasuna eskatzen hasi dira informatikariak ez diren langileei ere. Informatikaria ez den edonork programatzeak eskaintzen dituen abantailak jaso ditzake, eta ordenagailuari esker ataza asko automatizatu ditzake lan-ordu asko aurreztuz.

Python programazio-lengoaia gaur egun boga-bogan dagoen programazio-lengoaia da. Bere sinpletasunak oso erakargarria egiten du eta edozer gauza inplementatzeko garatutako liburutegiek ezinbestekoa egiten dute edozein garatzailerentzat. Testuen prozesamendutik, estatistikara; web aplikazioetatik, datu-baseen kudeaketara, Pythonek guztientzat eskaintzen du irtenbide erraz eta azkarra.

Ikastaroan programatzen ikastea izango da helburu nagusia eta horretarako Python programazio-lengoaia erabiliko dugu. Programazio-jakintza oinarrizkoa izanik, ikaslea ikastaroaren bukaeran bere interesekoa den proiektu txiki bat burutzeko gai izango da.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakaslea

  • Olatz Perez de Viñaspre Garralda

    Informatikan Doktorea da eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra egin zuen. Gaur egun IXA taldean ikerlari lanetan dabil eta EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan irakaslea da. UEUkidea. @olatz87

Helburuak

  • Algoritmo sinpleak diseinatzen ikastea.
  • Oinarrizko programak egiten ikastea.
  • Python programazio-lengoaia ikastea.
  • Beste batzuen kodea ulertu eta aldatzeko gai izatea.

Edukiak

  1. Sarrera. Oinarrizko kontzeptuak.
  2. Oinarrizko datuak eta eragiketak. Aldagaiak eta baldintzak.
  3. Interazioak.
  4. Datu egiturak: zerrendak.
  5. Fitxategiak eta funtzioak.
  6. Bestelakoak.

Metodologia

Ikastaro zeharo praktikoa izango da. Python programazio-lengoaia era praktikoan landuko da, parte-hartzaileek praktikak egingo dituzte lengoaia hau erabiliz. Ikasleen ikas-prozesua autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu. Bestalde, foroak ezinbesteko tresna izango dira taldean ezagutza eraikitzeko.

Horretaz gain, parte-hartzaile bakoitzak lanerako baliabide gisa programa baten inplementazioa burutuko du bere ezagutza-arloaren inguruan.

Aipatzekoa da lehenengo saioa aurrez aurrekoa izango dela. Lehenengo saio horretan ikasgela birtuala azaltzeaz gain, ikastaroaren oinarriak eta nondik norako nagusiak azalduko dira. Ikastaroa on-line izango da.

Nori zuzendua

Programatzen ikasi nahiko lukeen edonori. Ez da aurretik ezagutzarik izatea eskatzen.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin. Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: Gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaroa on-line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1868348025.

Babesleak

Etiketak

Progrmazioa, Python, ikastaroak, UEU, Eibar

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.