Ikastaroak :: Dokumentazioa, Herri-administrazioa

Hizkera argia administrazio elektronikoaren garaian

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko irailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko urriaren 11a

Ikastaroa, urriaren 20an eta 27an eskainiko da.

Herritarra, gure testuen azken hartzailea, kontuan hartzeaz arituko gara ikastaroan. Ikusiko dugu zer egin dezakegun administrazioko komunikazio idatziak erraz ulertzeko modukoak izan daitezen, zehatzak izateari utzi gabe. Ez ditugu administrazioko idazki egokiak eskainiko, ezta gramatika-auziez jardungo ere.

Administrazioko testuen bidez komunikazio argia bermatzeko testu-ezaugarriez arituko gara: auzi garrantzitsua Gobernantzari bagagozkio, eta are garrantzitsuagoa administrazio elektronikoaren aroan; izan ere, herritarrak jada ez du argibideetarako leihorik elektronikoki tramitatzean izan ditzakeen zalantzez galdetzeko.

Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan.

Irakasleak

  • Xabier Amatria Cuesta

    IVAPeko teknikaria.

  • Urtzi Barrenetxea Iparragirre

    IVAPeko teknikaria.

Helburuak

  • Komunikazio elektronikoaren ezaugarriez jabetzea.
  • Administrazioko testuetatik baztertu beharreko joerez jardutea.
  • Testu komunikatiboagoak osatzeko gakoak aztertzea.

Edukiak

  • Laburrago idatzi beharra: irizpide orokorrak.
  • Edukiaren egituraketa: orri berean, orri ezberdinetan. Piramidea...
  • Izenburuak.
  • Hipertestua: aukerak, loturak jartzeko irizpideak eta gomendioak.
  • Zerrendak (eta puntuazioa).
  • Paragrafoak.
  • Esaldiak.
  • Lexikoa (glosategi egokiaz hausnartu).
  • Izenordainak (hartzaile bikoitzaren paradoxa).
  • Ortotipografia: letra larria, etzana, lodia...
  • Irakurketa-maila ezberdinak.

Metodologia

Esparrua zehazteko azalpen orokorraren ondoren, nozio ezberdinak lantzeko metodologia bera erabiliko dugu:

  • Azalpen teoriko laburra.
  • Ariketak, bakarka zein taldeka.
  • Hausnarketa eta ondorioak.

Ariketak paperean zein ordenagailuko pantailan egingo ditugu.

Nori zuzendua

Testuak idazten dituzten teknikariei eta administrariei.

Eta, oro har, lanean euskaraz idatzi behar dutenei eta gaian interesa duen orori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 36 25 63, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
  • Talde-mugatua: Gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaroa Nafarroako Gobernuak ematen duen homologazio prozeduran sartua dago.

Etiketak

Hizkera argia, testugintza, komunikazio elektronikoa, ikastaroak, UEU, Iruñea formakuntza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.