Ikastaroak :: Hezkuntza

Adimen Anizkunen teoria: begirada aldaketa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko irailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko irailaren 27a

Ikastaroa, urriaren 2an, 4an, 9an, 16an, 18an eta 23an eskainiko da.

Howard Gardnerren Adimen Anizkunen teoriak adimena ulertzeko ikuspegi iraultzailea ekarri digu, hau da, haurra, jaiotzetik modu integralean ezagutu eta bere adimenen garapenean inguruneak duen eraginaz ohartzeko bidea. Ezinbestekoa dela uste dut teoria honen nondik norakoak bizitzako edozein eremutara helaraztea, honen ezagutzak filosofia berri bat eskainiko baitio norbanakoari, eta beraz, haurrei eskaintzen diogun hezkuntzari. Ikastaro honetan, teoria hau eta norberak bere adimenen profila ezagutzeaz gain, bizitzako edozein eremutara eramateko aukera izango du, besteekin harremanak hobetuz.

Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan.

Irakaslea

  • Edurne Etxeberria Telletxea

    Irakasle ikasketetan diplomatua, “Coaching, Inteligencia emocional y PNL personal y educativo” masterra eta “Especialista en Inteligencias Múltiples y Aprendizaje Cooperativo” graduondoa.

Helburuak

  • Adimen anizkunak zer diren eta haurren garapenean zer inplikazio duten ikastea.
  • Adimen anizkunen profilak ezagutzea.
  • Adimenetako bakoitza garatzeko proposamenak ezagutzea.

Edukiak

  • Adimena eta Adimen Anizkunen teoria.
  • Adimen Anizkunen profila.
  • Adimen Anizkunak garatzeko proposamenak.

Metodologia

Alde batetik, gaiak modu teorikoan aurkeztuko dira baliabide desberdinak eskainiz. Bestetik, parte-hartzaileek, batik bat, modu praktikoan jardungo dute, bakarkako nahiz taldeko lanetan parte hartuz eta hausnarketarako tarteak sortuz.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.
  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 253/2018ko maiatzak 25. Kreditu bat eskuratu ahal izango da.

Babesleak

Etiketak

adimena, aldaketa, anizkuna, haurrak, hezkuntza, Iruñeko ikastaroak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.