Ikastaroak :: Hezkuntza, Sexologia

Aniztasuna landuz, LGTBIfobia gainditu

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko irailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko irailaren 20a

Ikastaroa, irailaren 25ean, urriaren 2an, 9an, 16an eta 23an eskainiko da.

Kattalingorri 2000. urtean Iruñean jaio zen elkartea da. Elkarte hau identitate eta orientazio sexualagatik gizartean ematen den diskriminazioarekin amaitzeko helburuarekin jaio zen, hala nola, LGTBI kolektiboari beharrezkoa duen laguntza, atentzioa eta infromazioa emango zion espazio bat sortzeko beharrarekin ere. Egun Kattalingune eta Harrotu zerbitzu publikoen kudeatzailea izateaz gain, aniztasuna balore bat bezala ulertuko duen gizarte bat sortzearen bidean, sexologia sustantiboa oinarri duen hainbat formakuntrza sortu ditu, LGTBI kontuak azaldu eta gizartaratzeko. Ikastaro honetan, sexu eta genero aniztasunaz mintzatuko gara, izateko, sentitzeko eta maitatzeko moduz desberdinaz. Modu berean, kolektiboak Nafarroan eta mundu mailan izan duen bilakaera azalduko da, egungo errealitatea ulertzeko, eta aniztasunaren betaurrekoez mundua ikusi ahal izateko.

Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan.

Irakasleak:

Kattalingorri elkarteko sexologo profesionalak.

Erika Salvatierra Urtasun. Sexologoa. Iruñeako LGTBI zentroan lan egiten du, bakarkako eta taldeko asesorian.

Goreti Etxepare Alberro. Sexologoa. Iruñeako LGTBI zentroan lan egiten du bakarkako eta taldeko asesorian.

Amaia Barrena Arana. Sexologoa. Nafarroako LGTBI zentroan lan egiten du, bakarkako asesorian.

Xabier Sanchez Goronaeta. Sexologoa. Nafarroako eta Iruñeako LGTBI zerbitzuetako koordinatzailea.

Helburuak

  • Sexu eta genero aniztasuna ulertzea.
  • LGTBI kontzeptu basikoak ezagutzea.
  • Kolektiboak duen egungo errealitateaz jabetzea.
  • Nafarroa mailan existitzen diren errekurtsoak ezagutzea eta hauen erabilera bermatzea.

Edukiak

  • Sexologia oinarri hartuta, aniztasuna balore bat dela ulertzeko, oinarrizko jakintzak izatea.
  • Sexu eta genero aniztasuna modu natural, parekide eta integratzaile batean ulertzeko lanketa egitea, ondoren gure egunerokoan aplikatu ahal izateko.
  • LGTBI kolektiboak izan duen bilakaera historikoa ezagutzea eta ulertzea, egungo erronkak aurrera ermana ahal izateko.
  • Gure gizartean ematen diren egoera LGTBIfobikoak antzematen ikastea, hauei aurre egin ahal izateko.
  • Egun Nafarroa eta Iruñea mailan existitzen diren errekurtsoak ezagutzea, gure lanean lagungarri izango zaizkigun tresnak sortzeko.

Metodologia

Gure metodologia, teoriko-praktikoa da. Sexologian oinarrituriko marko teorikoan barneratuz ikaslea, baina aldi berean bere kezkak entzun eta landuz.

  • Teoria eta praktika uztartuko ditugu.
  • Hausnarketa uneoro: Indukzio-dedukzio eta analisia-sintesia teknikak baliatuko ditugu.
  • Talde dinamika sustatzeko metodologiak (eztabaidak, jolasak, …).

Nori zuzendua

Gaian interesa duen edonori, baina bereziki haur eta nerabeekin lan egiten duten pertsonei.

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.
  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 253/2018ko maiatzak 25. Kreditu bat eskuratu ahal izango da.

Babesleak

Etiketak

berdintasuna, aniztasun sexuala, identitatea, generoa, LGTBI, formakuntza, orientazio sexuala, Iruñea, ikastaroak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.