Ikastaroak :: Hezkuntza

Gradu bukaerako lana eta lan akademikoetan trebatzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko irailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko irailaren 20a

Ikastaro honek, aurrez-aurreko 8 ordu (irailak 26 eta urriak 3, 10 eta 17) eta 4 on-line izango ditu.

Euskal Herriko Unibertsitateetan aritzen diren irakasle eta ikasleei zuzendutako ikastaro praktikoa da. Ikasketen amaieran burutu behar den Gradu Bukaerako Lana (GBL) nola antolatu, egituratu, idatzi, ahozko aurkezpena, lana zuzenduko duen irakaslearekin nola koordinatu (koordinazio idatzia eginez, etab.), euskara maila hobetzeko asmoarekin eta kalitatezko idatzi akademiko zein gaurkotuak diren erreferentzi bibliografikoen erabilera sustatuz, etab., ikasiko da. Lanaren kudeaketarako IKT tresnen aurkezpena ere erakutsiko da on-line emango den 4 orduetan.

Irailak 26, urriak 3, 10, 17. +

Irakasleak

  • Ane Ablanedo Larrion

    Unibertsitateko irakaslea (UPPA, NUP). Haur-prebentzioan espezialista. Eskola alternatibo eta pedagogia librearen gaian formatzailea. Hizlari eta artikulugilea. UEUkidea.

  • Rakel Gamito Gomez

    Informatikaria, Hezkuntzan graduatua, Psikodidaktikan aditua eta ibilbide profesional luzea. Gaur egun gaitasun digitalaren arloa lantzen duen doktoratu aurreko ikertzailea UPV/EHUn. UEUkidea.

  • Fernando Trebol Unzue

    UEUko kidea Psikologia sailan. Psikologian Doktorea eta NUPeko irakasle laguna. Zangozako Ikastolako Hezkuntza Bereziko irakasle aditua.

Helburuak

  • Gradu bukaerako lanen kontzeptu nagusiekin trebatzea.
  • Idatzi akademikoen egituraren nondik norakoak ezagutu eta erabiltzea.
  • Goi-mailako ikasketa, lan eta antolaketarekin trebatzea.
  • Banakako zein talde-lan akademikoek sortzen dituzten zereginak antolatzeko eta kudeatzeko baliabide digitalak (IKTak) ezagutzea.

Edukiak

  • GBL erabiliko diren oinarrizko kontzeptu eta hitzen aukeraketa, erabilera, etab.
  • Lana egiteko behar den informazioa eta horien iturrien kudeaketa.
  • Testu akademikoek behar dituzten oinarriak.
  • Modalitatea, teoriko edo enpirikoa izango den, aukeratzeko adierazleak.
  • Edukiak lanean txertatzeko behar den gaurkotasuna azpimarratuko da, generoa idatzietan berdintasunean erabilitzeko argibideak.
  • Teoriak berriztagarriak zerrendatzeko, kritika eta proposamenaren arteko uztarketa.
  • Gowin-en V diagrama eta Kontzeptuzko Mapen erabilera.
  • Lanaren aurkezpenerako behar diren diseinu, maketazio, bideo grabaketetan egin daitekeen ahozko defentsarako behar diren argibideak.
  • Aurkezpen diapositiben antolaketa.
  • Zereginak antolatzeko metodoak: GTD.
  • Talde-lana kudeatzeko metodoak eta tresna digitalak: Kanban, Trello...
  • Lan akademikoen informazioa sailkatzeko eta lantzeko tresna digitalak: Feedly (RSS), Pocket, markatzaileak, Drive...

Metodologia

Ikasle bakoitzaren GBLren gaitik abiatuta, modu praktikoan arituko gara. Lanaren tutorizaziotik ematen diren irizpideak jarraituz, lanaren idazketa zuzen baterako behar diren baliabide digitalez baliatuko gara; partekatutako idatzi batean lan egingo da eta ikasle bakoitza bere ordenagailua ekarri beharko du, saio bakoitzean egiten den lana bere idatzian egin beharko baitu.

Teoriaren aldetik behar diren ezagutzak eskainiko dira, eta norberak behar dituen edukien lorpenerako eta horien kudeaketa akademikorako, kontsultatu beharreko teorietara joko da.

On-line orduak emateko, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUko ikasgela birtuala erabiliko da. Plataformaren bitartez, ikasleek saioari buruzko informazioa eta egin beharreko praktikak eskura izango dituzte.

Teoriaren aldetik behar diren ezagutzak eskainiko dira, eta norberak behar dituen edukien

lorpenerako eta horien kudeaketa akademikorako, kontsultatu beharreko teorietara j

Ikasle bakoitzaren GBLren gaitik abiatuta, modu praktikoan arituko gara. Lanaren tutorizaziotik ematen diren irizpideak jarraituz, lanaren idazketa zuzen baterako behar diren baliabide digitalez baliatuko gara; partekatutako idatzi batean lan egingo da eta ikasle bakoitza bere ordenagailua ekarri beharko du, saio bakoitzean egiten den lana bere idatzian egin beharko baitu.

Teoriaren aldetik behar diren ezagutzak eskainiko dira, eta norberak behar dituen edukien lorpenerako eta horien kudeaketa akademikorako, kontsultatu beharreko teorietara joko da.

On-line orduak emateko, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUko ikasgela birtuala erabiliko da. Plataformaren bitartez, ikasleek saioari buruzko informazioa eta egin beharreko praktikak eskura izango dituzte.

oko da.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Egitaraua

2018-10-03

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:00

Gradu bukaerako lana eta lan akademikoetan trebatzen

Lanaren aurkezpenerako behar diren diseinu, maketazio, bideo grabaketetan egin daitekeen ahozko defentsarako behar diren argibideak.

Aurkezpen diapositiben antolaketa.

Teoriak berriztagarriak zerrendatzeko, kritika eta proposamenaren arteko uztarketa. Gowin-en V diagrama eta Kontzeptuzko Mapen erabilera.

2018-09-26

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:00

Gradu bukaerako lana eta lan akademikoetan trebatzen

Unibertsitateak eskaintzen dituen baliabideak, fitxak, egitura estandarrak.

Gradu Bukaerako modalitatea, teoriko edo enpirikoa izango den, aukeratzeko adierazleak.

Lana egiteko behar den informazioa eta horien iturrien kudeaketa.

2018-10-10

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:00

Gradu bukaerako lana eta lan akademikoetan trebatzen

Testu baten hizkuntza-kalitaterako baldintzak: Zuzentasuna. Egokitzapena. Kohesioa. Koherentzia.

Egokitzapena: Eremua, hartzailea. Gradu Bukaerako Lan batek eskatzen duen hizkuntza. Erregistroa.

Hizkuntza jaso eta akademikoa: Zuzentasuna. Euskaltzaindiaren arauak.

2018-10-17

Ordua Edukiak Irakaslea
17:00-19:00

Gradu bukaerako lana eta lan akademikoetan trebatzen

Kohesioa. Joskeraren ohiko bideetatatik hareago.

Koherentzia. Ideien arteko lotura logikoa. Ordena.

2018-10-18

Ordua Edukiak Irakaslea
01:00-05:00

Gradu bukaerako lana eta lan akademikoetan trebatzen

Zereginak antolatzeko metodoak: GTD.

Zereginak antolatzeko tresna digitalak: egutegi eta zerrenda digitalak

Talde-lana kudeatzeko metodoak: Kanban

Talde-lana kudeatzeko tresna digitala: Trello

Lan akademikoen informazioa sailkatzeko eta lantzeko tresna digitalak: Feedly (RSS), Pocket, markatzaileak, Drive...

Lan akademikoak egiteko beste tresna digital lagungarri batzuk.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.
  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 253/2018ko maiatzak 25. Kreditu bat eskuratu ahal izango da.

Babesleak

Etiketak

talde lana, Iruñeko ikastaroak, hizkuntza, akademikoa, IKT

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.