Udako Ikastaroak :: Dokumentazioa, Internet

Wikimedia lantegia: Gure aipamenak izango dira beste laurogei urtian.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 11.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 22a

Aurtengo Wikimedia lantegian, Wikiteka eta Txikipedia izango ditugu ardatz.

Wikiteka, lehen eskuko iturriak biltzen dituen liburutegi librea da. Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetan dihardutenentzat bereziki interesgarria fondoak bistaratu eta publiko orokorraren esku uzteko. Bigarrena, Txikipedia, 8-13 urte bitartekoentzako euskal entziklopedia da, Wikipediaren anaia txikia. Eskolan lantzeko ezin egokiagoa.

Aurrekoez gain, Wikipedian sakontzeko tailer teknikoak ere antolatu ditugu.

Arratsaldez, saio praktikoa burutuko dugu: bertsopaperen eskuizkribuetatik abiatu eta horiek digitalizatu, transkribatu eta Wikimedian jarriko ditugu edonoren eskura. Txirritaren esana geure eginez, gure egileen aipamenak izan daitezen beste laurogei urtian.

Lantegi hau EWKE, ALDEE, Hirikilabs eta UEUk elkarlanean antolatu dute.

Edukiak

09:30-10:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.

10:00-11:00 Aurkezpenak.

  • 10:00-10:30 Txikipedia: txikitik erronka. Koldo Biguri, itzultzailea, euskaltzain urgazlea eta EWKEko kidea.
  • 10:30-11:00 XXI. mendeko liburutegi eta artxiboak: fondo gordeetatik Wikitekara. Sorne Matxiñena, Koldo Mitxelena Kulturuneko Katalogazio arduraduna

11:00-11:30 Kafea

11:30-13:30 Tailerrak.

  • Txikipedia: 8-13 urte artekoentzako entziklopedia. Koldo Biguri eta Iñaki Lopez de Luzuriaga
  • Wikiteka: iturriak bertso-paperentzat. Xabier Cañas eta Aitzol Astigarraga
  • Tailer teknikoak:Irudi bektorialen (SVG) lanketa eta Bot-ak eta txantiloi automatikoak. Asier Sarasua Garmendia eta Galder Gonzalez.

13:30-15:00 Talde bazkaria.

15:00-18:30 Editatoia eta hackathoia.

  • Bertsopaperak digitalizatu, Wikitekara igo, argazkiak jarri, artikuluak editatu, informazioa ustiatzeko metodoak baliatu... eta bururatuko zaiguna!
  • Txikipedia-editatoia: 8-13 urte arteko gaztetxoentzako edukia egokitzen eta sortzen.

18:30-19:00 Balorazioa eta aurrera begirakoak.

  • Emaitzen berri eman elkarri eta balorazioa.
  • Wikipedian lanean jarraitzeko gonbidapena
  • eta aurrera begirako proiektuak lotzeko aukera.

Matrikulaziorako argibideak

  • Tailerra doanekoa da baina parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

 

Bazkaria

Elkarrekin bazkaltzeko aukera eskainiko dugu, PREZIOA 12,00€. Eman izena matrikula egiterakoan.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak HOMOLOGATZEKO prozeduran aurkeztutako ikastaroa. Ebazpenaren zain.

Etiketak

donostia, hirikilabs, ikastaroak, ewke

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.