banner -- Euskaraldia

Ikastaroak :: Hezkuntza, Sexologia

Haur eta gazteen transexualitatea ulertzeko gakoak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko irailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko azaroaren 5a

Ikastaroa bete egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zaitugu.

Ikastaro honek haur eta gazte hauen gizarteratzean erantzunak eta formakuntza eskaintzen dizkie profesionalei, bai lanerako espazioetan, bai aisialdirako espazioetan erabilgarri izango zaizkienak.

Transexualitate-egoeran dauden adingabeko haur eta gazte hauek bizi duten egoera ulertzeko, ikastaroak ezagutza, erremintak eta estrategiak erakutsiko dizkigu.

Ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuaren errealitate berrian, ikasleei diren eran espresatu eta esplikatzeko aukera zabaltzen ari zaie. Egoera honek, berarekin dakartza errealitate horri aurre egin eta tratatzeko zalantza eta ezintasunak.

Transexualitatearen gaia ikastetxe mailan, espero den eran esplikatu eta adierazten ez denean, egoera hori bizi duen ikaslegoarekiko etiketatze bat ematen ari dela ohartu gara, horrek berarekin ekarri ditzaken ondorio guztiekin.

Transexualitateari esker ulertu behar genuke, ikasle bakoitza bakarra dela. Ikastetxeek ikasle bakoitzaren izaerarekiko errespetu hori zaindu beharko lukete.

Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan.

Irakasleak

  • Aitzole Araneta Zinkunegi

    Sexologoa eta Pasaiako Udaleko Berdintasun arduraduna. Alcala de Henareseko Unibertsitateko INCISEXeko (Instituto de Ciencias Sexológicas) aditua transexualitate egoeran dauden adingabekoen alorrean.

  • Iñaki Goñi Garatea

    Haur Hezkuntzako irakaslea, sexologoa eta Alcala de Henareseko Unibertsitateko INCISEXeko (Instituto de Ciencias Sexológicas) aditua transexualitate egoeran dauden adingabekoen alorrean.

    Ikastaroari buruzko elkarrizketa unibertsitatea.net atarian

  • Beatriz Sever Egaña

    Bea Sever Egaña. Chrysallis Euskal Herria elkarteko kidea. Sexologoa, InCiSex (Alcala de Henares Unibertsitatea). Kazetaria.

Helburuak

  • “Giza Izate Sexuala” ezagutzera ematea.
  • Kontzeptu sexologiko orokorrak barneratzea
  • (Tran)sexualitatea ulertzeko kontzeptu zehatzak eskuratzeko ahalegina egitea.
  • (Tran)sexualitate-egoeran dauden adingabeen kasuak azaltzea.
  • Eskoletan azal litezkeen transexualitatearen ideiaren irakurketatik esperientzia ezberdinen erreallitatea azaleratu.

Edukiak

  • Kontzeptu sexologiko orokorrak.
  • Transexualitateko kontzeptu zehatzak.
  • Familiei, adingabeei, eskolei eta gizarteari akonpainamendua egitea.
  • Eskolan, ikasgelan eta bestelako espazioetan esku-hartzea
  • Transexualitate-egoeran dauden haurren kasuak.
  • Nerabe aroa aurretik transexualitate-egoeran dauden umeen kasuak.
  • Transexualitate-egoeran dauden nerabeen kasuak.

Metodologia

  • Kontzeptuen azalpena.
  • Lantaldean lanak.
  • Lantaldean eginiko lanen elkar trukea.
  • Hausnarketen eta zalantzen azalpenak.
  • Ikastaro amaierako lana.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Egitaraua

2018-11-10

Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-11:30

Nafarroan Hezkuntza protokoloa transexualitate kasuetarako

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, Nafarroako eskola eta ikastetxeei zuzenduriko zerbitzua eskaintzen du. Protokoloaren nondik norakoak azaltzea izanen du helburu. Gaur egun arte orain arteko esperientzia eta irakurketaren azalpena.

Izan daitezkeen zalantzak eta galderak argitzea.

  • Iñaki Goñi Garatea
11:30-12:00

Atsedenaldia

12:00-14:00

Haurren transexualitatea atzo, gaur eta bihar. Familien iraultza.

  • Beatriz Sever Egaña
14:00-15:30

Bazkaltzeko tartea

15:30-17:30

¿Transexualitatea edo sexu identitateak?: adjetibotik sustantibora, genitaletatik sexura: oinarri teorikoetan eta bizi esperientzian burututako formakuntza.

  • Aitzole Araneta Zinkunegi
17:30-18:00

Atsedenaldia

18:00-19:30

Hausnarketen eta zalantzen azalpenak.

  • Aitzole Araneta Zinkunegi
  • Iñaki Goñi Garatea
  • Beatriz Sever Egaña

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.
  • Talde mugatua (gehienez 16 lagun).
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 253/2018ko maiatzak 25. Kreditu bat eskuratu ahal izango da.

Babesleak

Etiketak

identitatea, adingabekoa, haurtzaroa, berdintasuna, Iruñeko ikastaroak, formakuntza

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.