Ikastaroak :: Hezkuntza

Psikomotrizitatea, mugimendu eta jolas librea

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko irailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko irailaren 24a

Ikastaroa bete egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan geratu zara. Bajarik gertatu ezkero, zurekin harremanetan jarriko gara.

Ikastaroa data hauetan eskainiko da: irailak 29, urriak 6 eta 27.

Urte hauetan, experientziaren ostean, Psikomotrizitate Hezkuntza Praktikak gizakiaren sakontasuna bere hartzen duela konprobatu dut. Era berean gure txikiak maite eta disfrutatzen duten espazioa izanik.

Mugitzeko askatasuna duten errespetuzko eta zaindutako espazioak, edonorentzako elikagai nutritiboa da, baina oraindik ere gehiago garapen psikologiko, motore, sentsorial eta emozionalean daudenentzako.

Modurik sinpleenean esanda, mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen terminoa da psikomotrizitatea..

Orduan, zer da Psikomotrizitate Hezkuntza Praktika?

Psikomotrizitateak gorputzaren mugimenduaren bidezko haurraren garapenean arreta jartzeko tresna da. Praktika honen berezitasuna eta originaltasuna hurrengo puntuetan oinarritzen da: Oinarri teorikoa, helburu propioak, saio bakoitzeko pedagogía zehatza eta praktikarako teknika zehatza.

Psikomotrizitatearen oinarriak

  • Egitearen eta jolasaren plazerretik abiatuta,funtzio sinbolikoaren garapena sustatzea.
  • Egitearen plazerraren bidez segurtasun prozesuen garapena sustatzea.
  • Pentsamendu operatibora eta pentsatzearen plazerrera iristeko ezinbestekoa den destilazio toniko-emozionalaren prozesuaren garapena sustatzea.

Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan.

Irakaslea

  • Maider Itoiz Oroz

    Tximeleta eskola librean bidelaguna, Arte Ederretan Lizenziatua. Arteterapia, Psikomotrizitate eta Heziketa Sortzailean formakuntza. Pedagogia Montessori, Sistemikan eta Entzute Aktiboan aditua.

    Ikastaroaren inguruko elkarrizketa

Helburuak

  • Haurraren jolasa eta mugimendua ulertzea eta bizitzea.
  • Hezitzailearen rol espezifikoa jorratzea eta integratzea.
  • Haurrak laguntzeko tresnak eskuratzea.
  • Haurrarekiko begirada zabaltzea.

Edukiak

  • Jolas librea, mugimendua eta gorputza: segurtasun prozesua.
  • Mugimendu sensoriomotorra eta identifikazio jokuak.
  • Haurrarekiko begirada, balio-judizioa eta hezitzailearen laguntasuna (entzute aktiboa).
  • Nola egituratzen den saio bat eta zergatiak.
  • Erritualak,ipuinak eta irudikapen plastikoa.

Metodologia

Ikastaroa parte hartzailea eta esperientzietan oinarritutakoa izanen da. Hausnarketa bibentzialetik teoriara doan prozesu aktiboa.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.
  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazio-aren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 253/2018ko maiatzak 25. Kreditu bat eskuratu ahal izango da.

Babesleak

Etiketak

Laguntza rola, askatasuna, mugimendua, sorkundea, Iruñeko ikastaroak, formakuntza

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.