banner -- Euskaraldia

Ikastaroak :: Itzulpengintza

Itzulpengintzaren hasi-masiak irakasleentzat: hainbat baliabide eta gako

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko irailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko irailaren 24a

Ikastaroa, irailaren 29an eta urriaren 6ean eskainiko da.

Euskal hezkuntza-sisteman lan egiten duten irakasleek sarritan euskaratu behar izaten dute ikasmateriala beste hizkuntza batzuetatik. Itzultzaile profesional izan gabe ere, itzultzaile-lanetan jardun behar izaten dute, eskoletarako behar duten materiala euskaraz erabili ahal izateko. Ikastaro honetan, itzulpenak ahalik eta ondoen egiteko gako batzuk emango ditugu: sarean zer tresna eta hizkuntza-baliabide dauden aztertu eta, horiek erabiltzen ikastearekin batera, oinarrizko itzulpen-estrategia batzuk landuko ditugu.

Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan.

Irakasleak

  • Uxoa Iñurrieta Urmeneta

    Itzultzailea, IXA taldeko ikertzailea eta euskara teknikoko irakaslea Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (EHU). UEUko kidea.

  • Elizabete Manterola Agirrezabalaga

    Itzulpengintzan doktorea. UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea. UEUko kidea.

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Hizkuntza- eta itzulpen-baliabideak erabiltzen ikastea.
  • Material didaktikoa itzultzen trebatzea.
  • Itzultzean eta euskaraz idaztean egiten ditugun akats arruntez ohartzea

Edukiak

  • Hizkuntza-baliabideak sarean: hiztegiak, corpusak, estilo-liburuak etab.
  • Itzulpenak egiteko baliagarriak diren tresnak.
  • Testuak euskaratzeko oinarrizko estrategia eta gomendio batzuk.

Metodologia

Ikastaro honen zatirik handiena praktikoa izango da, eta ariketen bidez landuko ditugu edukiak, bai tresna eta baliabideak erabiltzen ikasteko, bai eta oinarrizko itzulpen-estrategia batzuk eta beste hainbat gomendio ezagutzeko ere.

Nori zuzendua

Itzultzaile profesionala izan gabe euskararako itzulpenak egin behar izaten dituen edonork eman dezake izena ikastaro honetan. Eskolak euskaraz ematen dituzten irakasleei zuzenduta dago ikastaroa batez ere, baina interesa duen beste edonork ere badu parte hartzeko aukera.

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.
  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikasle bakoitzak norberaren ordenagilu portatila ekarri beharko du ikastarora.

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 253/2018ko maiatzak 25. Kreditu bat eskuratu ahal izango da.

Babesleak

Etiketak

Irakaskuntza, itzulpengintza, oinarrizko itzulpen-estrategiak, hizkuntza-baliabideak, Iruñeko ikastaroak, formakuntza

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.