Ikastaroak :: Hezkuntza

Proiektu bidezko metodologiak.

  • Hasiera-data: 2018(e)ko urriaren 1a
  • Amaiera-data: 2018(e)ko urriaren 29a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko irailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko irailaren 26a

Ikastaroa bete egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zaitugu. Aste honetan jakinaraziko dizugu onartua izan zaren edo ez.

Gaur egun, pertsonok estimulu ugari jasotzera ohituta gaude eta, hortaz, gure ikasleek ere inplikazioa eta parte-hartze aktiboa eskatzen duen ikaskuntza-irakaskuntza prozesu baten barnean ikusi behar dute euren burua, benetan motibatuta sentitzeko eta, ondorioz, ikaskuntza esanguratsua eta iraunkorra lortzeko. Era berean, behar duten informazioa aurkitzeko aukera ugari dituzte. Ondorioz, datuen transmisioa ez da dagoeneko irakaslearen betebehar gorena izan behar. Aldiz, ikasleen gaitasunak garatzea izan behar da gure lanaren xedea. Izan ere, ikasleak bizitzarako prestatuak izan behar dira, errealitaterako. Halaber, taldean lan egiteko gaitasunaren garapena ere eskolako ezinbesteko helburua izan behar da lan mundurako ez ezik, gizartean modu aktibo zein positiboan parte-hartzeko.

Ikuspegi aldaketa horiei erantzuna emateko Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologia erabili dezakegu. Metodologi honek, edukietatik urrunduz, konpetentziei garrantzia handiagoa ematen die. Halaber, ikasten ikastea lehenengo xedetzat hartuta, ikasleen autonomia eta ikaskuntza esanguratsua indartzen dira. Laburbilduz, ikasleak haien ikaskuntza-irakaskuntza  prozesuaren erdigune bilakatzen dira. Prest zaude metodologia hau erabiltzen ikasteko eta praktikara eramateko?

Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan.

Irakaslea

  • Itziar Uriarte Crespo

    Psikopedagogian lizentziatua.  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterra.

    unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Helburuak

  • Gaurkotze metodologikoa. Gure ikasgeletan egiten duguna zalantzan ipini eta hobetzeko bide pertsonalizatuak aurkitzea.
  • Proiektu Bidezko Ikaskuntza sortzeko nondik-norakoak ezagutzea, diseinu bat egiten trebatzea, baita hori praktikara eraman eta ebaluatu ere.
  • Etapako irakasleen arteko elkar ezagutza eta laguntza bultzatu. Berdinkideen arteko praktika onen elkartrukea eta ikaskuntza kooperatiboa lortu.
  • Norberaren gaitasun digitala indartzea, ikasketa-prozesu esanguratsua eta ezagutzaren eraikuntza talde-lana, elkar eragina eta komunikazioaren bitartez bideratuz.

Edukiak

  • Ikaskuntza esanguratsuaren paradigma. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (PBLa) gaitasunak garatzeko metodologia.
  • PBLaren estruktura eta planifikazioa: gaitasun nagusiak (xedeak), curriculuma, ebaluazioa, erronka eta azken produktua, ekintza edo betebeharrak, hedapena,  baliabideak, IKT tresnak eta taldekatze motak.
  • Ikaskuntza kooperatiboa eta ikaskuntza komunitateak: taldekatzea, sozializazioa, elkarlana, ikerketa (jakin-mina zein aurrezagutzetatik abiatuta) eta irakasle-gida edo irakasle-tutore rola.
  • Ebaluazio jarraia, ebaluazio globala, ebaluazio errubrika, paper-zorroa (portafolios-a), ikas egunerokoa, ebaluatzeko elkarrizketa eta galdetegia.

Metodologia

Ikastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Erabiliko den metodologia ahalik eta praktikoena zein kooperatiboena izango da. Parte-hartzaileek proiektu bidezko metodologia erabiltzen ikasiko dute horrelako metodologia mota erabiltzen, hain zuzen ere. Parte-hartzaileek beren aurrezagutza zein esperientziatik abiatuta eta astez aste ikasitakoarekin beren eskoletan inplementatuko duten proiektua diseinatuko dute. Hori izango da ikastaro honetako azken produktua. Gainera, haien sorkuntza praktikara eraman ostean, hori ere ebaluatuko dute hobekuntzarako bidean.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza Graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.
  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 253/2018ko maiatzak 25. Bi kreditu eta erdi eskuratu ahal izango dira.

Babesleak

Etiketak

talde lana, ikasketa prozesua, Iruñeko ikastaroak, formakuntza, ebaluazioa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.