Ikastaroak :: Hezkuntza
Ikastaroa bete egin da. Eman izena eta zerrendan sartuko zara. Apirilaren 18an jakinaraziko dizugu ikastaroan onartua izan zaren edo ez.
Adimen gaitasun handiei buruzko ezagutza ezak eta mitoek ezaugarri hauek dituzten haurrei egunerokotasunean eskola erantzun aproposa ematea oztopatzen dute. Alde batetik, haur hauek identifikatzeko zailtasunak daude, eta euren ezaugarriak eta jokabideak gaizki interpretatzen dira. Ondorioz, eskaintzen zaien eskola erantzuna batzuetan ez da eraginkorra euren ikaskuntza prozesuetarako. Bestetik, identifikatuta dauden haurrekin lan egiteko metodoak eta teknikak zalantzan jartzen dira askotan, beti ez baitira eraginkorrak izaten.
Ikastaro honen bidez, kontzeptuak argitu eta mitoak aztertuko dira, eta identifikaziorako gakoak eskainiko dira, alde batetik. Bestetik, eskola erantzun eraginkorrerako gakoak aztertu eta proposamen desberdinak eskainiko dira, didaktika desberdinak abiapuntu hartuta.
Psikologian doktorea. BAMeko irakaslea (Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola). UEUkidea.
Psikologian lizentziatua. BAMeko irakaslea (Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola).
Online plataforman asteroko antolaketa jarraituko da. Astero atal berria zabaldu eta dagozkion materialak eta ariketak landuko dira. Jarduera edo ataza desberdinen baturatik portfolio bat sortuko dute partaide guztiek jarduneei osotasuna emango diena. Asteroko entregak betetzeko moduan ez dauden parte hartzaileek, portfolioan jaso beharko dituzte lan guztiak.
Parte-hartzaileek aste guztian zehar garatu beharreko jardunaren ataza plataformara igo beharko dute aste batzuetan egokitutako espazioaren bidez, besteetan berriz foroetako parte hartzea eskatuko da.
Lanean laguntzeko zalantzen foroa egongo da ikastaroaren aurkezpena atalean, zereginei buruzko zalantzak argitu, aipamenak egin eta abarrerako. Zalantzen foroaren bidez edo bestela egiten diren kontsultak gehienez 24 ordu (aste egunetan) eta 48 orduko (asteburuan) epean erantzungo dira.
Irakasleek plataforman entregatu behar diren jarduerei buruzko feed-back pertsonalizatua emango diote parte-hartzaile bakoitzari. Foroan parte hartzea ere derrigorrezko jarduera moduan definitu denez, bertan esperientziak partekatzea, iritzia eman edo galderei erantzutea ere derrigorrezkoa izango da.
Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.
Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 253/2018ko maiatzak 25. Bi kreditu eskuratu ahal izango dira.