Ikastaroak :: Komunikazioa

Bileren dinamizaziorako teknikak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko irailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko irailaren 24a

Ikastaroa, irailaren 29an eta urriaren 6ean burutuko da.

Bilerak erakunde guztietan –eta prozesu partehartzaile askotan– egiten dira, eta beti ez dira ateratzen nahi dugun bezala. Batzuetan ez dakigu zertarako biltzen garen, beste inoiz bilerak luzeegiak dira, hainbatetan etorri behar izan diren partaideak ez dira agertzen. Arazo asko direla medio, bilerek ez dute helburua betetzen; eta askotan, egin dugun bilerak ezertarako balio ez duen sentsazioa dugu.

Ikastaro honetan gai hau jorratuko dugu: nola egin eraginkor gure bilerak. Horretarako, hainbat ezagutza eta trebetasun izan behar ditugu, eta horiek talde-dinamika gaiarekin zerikusia daukate. Hori dela eta, alderdi hauek landuko ditugu: zer den taldea, zer-nolako talde-fenomenoak gertatzen diren, zer diren bilerak eta zein bilera-mota daude. Baina eduki hauek jorratzeko, genero ikuspegia izango dugu ardatz; beraz, bileretan egon daitezkeen genero-desberdintasunak ere aztertuko ditugu; gerora, bileretan berdintasuna sustatzeko jarraibideak izateko.

Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan.

Irakaslea

Helburuak

  • Genero ikuspegitik talde-dinamizazioan gertatzen diren fenomenoak aztertzea, lantaldeen ohiko gabeziak eta abantailak identifikatzeko.
  • Norbere esperientzian oinarrituta, bileretan izaten diren prozesuen hausnarketa kolektiboa burutzea, bileren eraginkortasuna lortzeko.
  • Bilerak dinamizatzeko abileziak garatzea, norbere gaitasunak hobetzeko.

Edukiak

TALDE-DINAMIKA: MARKO TEORIKO

  • Talde-dinamizazioren ikuspegi historikoak.
  • Talde-dinamikaren aztergaiak: arlo emozionala eta arlo funtzionala.
  • Talde-dinamikan genero-ikuspegia.
  • Lankidetza.

BILERAK DINAMIZAZIOA

  • Bileraren definizioa eta helburuak.
  • Bilera, tailerra, asanblada.
  • Bilera-motak.
  • Bileretan partaideen rola.
  • Bileretan komunikazioa.
  • Bileretan espazioa eta denboraren garrantzia.
  • Bilera eraginkorrak egiteko urratsak eta teknikak.

 

 

Metodologia

Metodologia partehartzailea erabiliko dugu. Horrek eskatzen du partaideen aktibotasuna eta parte-hartzea; beraz, taldekideen jarrera dinamikoa eta ikertzailea erraztuko dugu. Norbere esperientzian oinarrituko gara, motibazioa, ikerkuntza, hausnarketa, elkar trukaketa eta ikaste-prozesua sustatzeko asmoz.

Hamabi ordutako ikastaro honetan, teknika hauek erabiliko ditugu: fitxak, mahaiko mantela, aholkulari teknikoak, kasuen azterketak, eztabaida-taldeak, ...

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.
  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 253/2018ko maiatzak 25. Kreditu bat eta erdi eskuratu ahal izango dira.

Babesleak

Etiketak

talde-dinamizazioa, genero ikuspegia, bilerak, rolak, hausnarketa kolektiboa, Iruñeko ikastaroak, formakuntza

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.