Ikastaroak :: Literatura, Hezkuntza

Ipuin parekideak sortzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 20a

Ikastaro hau UEUren 46. Udako Ikastaroen barne eskainiko da.

Ipuin parekideak ikastaroan hezkidetzaz aritu gara lehenik eta behin, testuingurua landu eta ipuin parekideen garrantziaz jabetzeko. Horren ostean, ipuinetan lantzen den hizkuntza eta iruditegia aztertuko ditugu, sexista parekide bilakatzeko baliabideak eskainiko ditugu eta ipuin labur bat idazten amaituko dugu ikastaroa. Norberak dituen gaitasunak bultzatuko ditugu sormen lan horretan, hau da, idaztea gustuko duenak bere idazketa prozesuan parekidetasuna nola kontuan hartu landuko du eta ilustratzea gustatzen zaionak iruditegi parekidea gauzatu ahal izateko kontuan izan beharrekoak barneratuko ditu.

Ipuinek garrantzi handia dute pertsonen izaera eta heldu aroan, baloreak eta era guztietako estereotipoak (genero estereotipoak, arraza estereotipoak, etab.) helarazten dituzte eta oso garrantzitsua iruditzen zaigu ipuin parekideak geroz eta gehiago zabaltzea, sexismoa ekiditeko tresna baliagarriak baitira.

Irakaslea

  • Ilazki Gainza Giraldo

    Emakume eta Gizonen berdintasunaren gaineko masterra: Berdintasun agenteak masterra -1500 ordu- (UPV-EHU)

    Giza Zientziak: Komunikazioan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea)

    Kalakako sortzaileetako bat eta bertan formakuntzak eskaintzen ditu ipuin parekide, hezkidetza familian, ziklikoak gara, etab. gaietan. Kazetaritza lanetan urtetan aritua.

Helburuak

  • Ikasleak ipuinen garrantziaz jabetzea.
  • Ikasleek ipuin sexistak parekide bilakatzen ikastea.
  • Ikasleek ipuin parekideak non topatu ditzaketen jakitea.
  • Ipuin labur parekide bat idatzi/asmatzeko gai izatea.

Edukiak

  • Hezkidetza zer da.
  • Aisialdi parekidea zein da (ipuinak, pelikulak, etab.)?
  • Ipuin sexista eta parekideen arteko aldea zein den ikusi eta ipuin desberdinen arteko azterketa egin.
  • Norberak bere ipuin labur parekidea sortu ahal izateko irizpideak eta berauek praktikara eramateko tartea eta aholkularitza.

Metodologia

Teoriko-praktikoa izango da. Teoria landuko dugu, oinarria izatea ezinbestekoa baita gerora praktika era egokian gauzatzeko.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.
  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Hezkuntza sistemaren homologazio prozeduran sartua dago.

Babesleak

Etiketak

Hezkidetza, sexismoa, haurrak, heziketa, Iruñeko ikastaroak, formakuntza

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.