Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Hezkuntza

Lankidetzan oinarritutako idazketa hizkuntzak barneratzeko.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 21a

Ikastaro hau UEUren 46. Udako Ikastaroen artean eskainiko da.

Hizkuntzak ikasteko metodologien laburpena. Lankidetzan oinarritutako metodoek oinarri bezala dituzte era dinamikoan emandako interakzioa eta pertsonen arteko menpekotasuna. Sistema sozio-teknikoaren existentziari esker, idatziaren eraikuntzaren metodologiak onartu ohi ditu ekarpen eta aldaketeta mugagabeak. Idatzi bat egiteko elkarrekin ideiak, ezagupenak eta harreman prozesuak komunean jartzeko iharduera hau bizitzaren eremu askotan du presentzia gaur egun: sinadura teknologikoetan; komunikabideetan, ekarpen artistikoetan, hezkuntzan…Hala ere, prozesuak zailtasunak ekartzen ditu aukeretan erabakiak hartzeko orduan.

Irakaslea

  • Amaia Mendizabal Ituarte

    Pedagogian doktorea eta EHUko irakaslea.

Helburuak

  • Taldean idatzi-lanak egitearen onurak, hizkuntzak ikasteko garaian, ezagutzea.
  • Erlazio interpertsonalen eraginkortasuna optimizatzeko oinarrizko errepertorioak ezagutzea.
  • Lankidetza-idaztearen konpetentzia didaktikoa hobetzea.
  • Lankidetzan idazteko erreminta teknologiko mesedegarriak ezagutzea.

Edukiak

  • Zer da lankidetan ohinarritutako idazketa.
  • Idazte tipoak.
  • Lankidetza-idaztearen eta idazte indibidualaren arteko desberdintasunak.
  • Lankidetza-idaztearen abantailak hizkuntzen irakaskuntza-aprendizaian.
  • Lankidetza eta kolaborazioa.
  • Prozesuan kontuan hartzeko alderdiak: Intermenpekotasun positiboa, eskaera indibiduala, interakzioa pertsona zein talde trebetasunak, taldearen gogoeta eta akordioak...
  • Kolaborazio-mailak.
  • Talde tipologia.
  • Lankidetzan ohinarritutako testuak interaktibotasuna eta espresibitatearen aukerak handitzeko estrategia didaktikoa.
  • Lankidetza-idaztearen terminologia.
  • Talde-idaztearen testuingurua.
  • Lankidetza-idazte faseak: taldearen prestaketa; brainstorminga; erredakzioa; berrikustea.
  • Prozesu dialogikoak taldearen dinamiketan.
  • Prozesuaren zailtasunak: maila intelektuak, sozial eta prozedurazko konplexutasunak.
  • Dokumentuaren kontrola lanketa prozesuan.
  • Rol eta botere kudeaketak.
  • Taldea koordinatzeko estrategiak.
  • Lan modalitateak.
  • Idazten ikasi/ikasteko idatzi.
  • Landiketza-idazketarako tresneria: Google Drive, Penflip, Etherpad, Mediawiki, Fildus Writer, Draft.
  • Hizkuntzen arteko lankidetza-idaztea, Eskola eta Unibertsitateko.
  • Kolaboratiboki jasotako ibilbidearen idatzia.

Metodologia

Ikastaroa taldea lankidetza idazketaren gainean estimulatuz emango da. Estrategia didaktiko hau hizkuntzak barneratzeko dituen abantailak frogatzeko ikaslea bere ikasketaren prozesuaren protagonista bihurtuko da, noski taldearen euskarriaz. Klasea, parte hartzaileek beren ikuspuntuak taldekideekin egiazta ditzaten, diseinatuko da.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.
  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus (Edurne).

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 253/2018ko maiatzak 25. Kreditu bat eta erdi eskuratu ahal izango dira.

Babesleak

Etiketak

idazketaren didaktika, kolaboratiboa, Iruñeko ikastaroak, talde-lana

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.