Ikastaroak :: Hezkuntza

Hezkidetza: XXI. mendeko erronka

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko urtarrilaren 31a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko martxoaren 23a

Ikastaroa asteazkenetan izango da.

Gaur egungo hezitzaile, irakasle, guraso zein beste motatako hezitzaileak izan, hezkidetzari buruz hainbat gauza entzun ondoren, oraindik ez dakigu zehatz mehatz zer esan nahi duen hitz potolo honek.

Gizakion eta emakumeen arteko desorekak gainditzeko hezkidetza beharrezkoa da baina nondik hasi, zelan gauzatu eskolan, etxean eta astialdi taldean hezkidetza haur eta gazteekin? Zertan datza hezkidetzan oinarritutako heziketa?

Irakaslea

  • Alaitz Monasterio Avila

    Gizarte Hezkuntzan diplomatua da.

Helburuak

  • Hezkidetzaren inguruko hurbilketa egitea.
  • Gizarte patriarkalaren nondik norakoak ikustea.
  • Hezkidetzan hezteko beharra ulertzea.
  • Hezkidetza lantzeko hainbat proposamen aztertzea.
  • Hezkidetzari buruz hausnartzea eta taldean proposamenak sortzea.

Edukiak

  • Hezkidetza kontzeptua: oinarri teorikoak eta hezkuntzan duen eragina.
  • Hezkidetzan hezteko beharra ulertzea:
    • Eskola tradizionala, mistoa eta hezkidetzazkoaren arteko desberdintasunak ezagutu.
    • Genero identitatea aztertzea: Desberdintasunak negatiboki eragiten gaituela ikusi. Aukera berdintasuna izateak gauza onak dakarrela erakutsi.
    • Hezkuntza baliabideak aztertu: Jolasen erabilera ez sexista ezagutu. Ipuin tradionalak aztertu. Beste material batzuk aztertu, etab.
    • Espazioa, materiala nola erabiltzen duten haurrek ikusi eta irakasleentzako proposamenak.

Metodologia

Kurtsoan teoria eta ariketa praktikoak erabiliko ditugu.

Parte hartzaileei jarrera aktiboa eskatuko zaie, talde-dinamika erabiliko baita ikastaroan.

Nori zuzendua

Bereziki haurrekin eta gazteekin lan egiten duten hezitzaile, irakasle eta gurasoei. Baina gaiarekin interesa daukan edonork har dezake parte.

 

Bereziki haurrekin eta gazteekin lan egiten duten hezitzaile, irakasle eta gurasoentzako. Baina gaiarekin interesa daukan edonork hartu dezake parte

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikularen diru-sarrera egin Kutxaren kontu honetan: 2101 0035 19 0006884928
  • Ordainagirian zure izen-abizenak eta honako kodea adierazi: HME2010
  • Ordainketa egin duzun frogagiriaren kopia bat honako helbidera bidali: UEU, Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar. Posta elektronikoz markeskoa@ueu.org edo faxez 943820616 ere bidal dezakezu.
  • Matrikularen onarpena: Frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda zehazteko.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

  • Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua