Ikastaroak :: Literatura, Kazetaritza

Errealitateak kontatzeko manerak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 16.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 21a

Ikastaro hau UEUren 46.Udako Ikastaroen barne eskainiko da.

Kronika, euskaraz ere, errealitatea kontatzeko tresna bilakatu zaigu aspaldi. Adibide ugari aurki ditzakegu gure letretan. Horien irakurketa historikoa eskainiko zaie ikasleei.

Bestalde egungo joerak aztertuko dira hainbat kronika-egileen eskutik.

Kazetaritza kronika izanen da tailerraren ardatz nagusia, baina alde berean, kronika literarioa eta biografia ere landuko dira.

Ikasleek saio guztietan hainbat ariketa eginen dituzte, diskurtsoa, lengoaia eta errealitateari heltzeko estrategiak landuko dituzte.

Ikasleek tailerraren akaberan kronika bat idatziko dute, gaurkotasuna edota kronika historikoa landuko duena. Antolatzaileak lan horiek argitaratzen ahaleginduko dira.

Irakasleak

  • Iñigo Astiz Martinez

    Informazio zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Berria egunkariko kazetaria da Kultura sailean.

    Literaturaren zubitegia.

  • Koldo Izagirre Urreaga

    Euskal idazle oparo, goraipatu eta berritzaileenetako bat da. Literaturaren genero guztiak landu ditu bere idazlanetan: poesia, elaberrigintza, ipuingintza eta saiakera.

    Literaturaren zubitegia.

  • Patxi Larrion Galdeano

    Irakaslea.

  • Samara Velte Moran

    Berriako kazetaria Mundua eta Gizartea sailetan.

Helburuak

Ikasleak egungo errealitatea kontatzen trebatzea. Tradizioa abiapuntu hartu eta egungo errealitateari heltzeko hainbat estrategia eskaintzea.

Aipuak, jendearen solasa testu idatzira ekartzeko estrategiak lantzea.

Edukiak

Ekainaren 25ean, goizez: Koldo Izagirre. Kubatik Elgetara Panamatik igarota.

Kronika: lehen pertsonan eginiko gertatu baten kontaera. Definizio zabal honek har dezakeen hainbat testutan oinarriturik, gure kazetaritzak eta gure literaturak eman dituen kroniken historia kronologiko, tematiko eta estilistiko bat osa genezake. Leku-garai desberdinetan eginiko kroniken irakurketa kritikoa.. Testuen lanketa horrek aunitz baliabide formal eta tekniko paratuko digu argira, eskura.

Ekainaren 25ean, arratsaldez: Patxi Larrion. Kazetaritza kronikaren aldiriak. Hibridoak, mugakoak eta beste.

Ekainaren 26an, goizez: Samara Velte. Begirada berriak prentsan: 'Gertaeretatik' ikuspegi sozialeko kazetaritzara.

Azken urteotan hainbat aldarrikapen sozialek izandako berpizkundeak —generoaren eta feminismoaren ingurukoek, bereziki— komunikabideen agendari ere eragin diote, eta, horri esker, gizarte gai batzuek errelebantzia handiagoa hartu dute egunkarietako orrietan. Praktikan, ordea, ez da beti erraza izaten ikuspegi soziala edo feminista eguneroko kazetaritza-lanean txertatzea. Horretarako egin diren hainbat proposamen aztertu eta berri batzuk mahai gainean jarriko ditugu ikastaro honetan.

Ekainaren 26an, arratsaldez: Iñigo Astiz. Ahozkotasuna idatzira ekarri.

Mintza testu idatzia bilakatzen denean. Aipuak, adierazpenak, ahozkoa nola ekarri testu idatzira.

Metodologia

Teoria eta praktika tartekatuko dira. Aurrez-aurreko 12 ordu izango ditu ikastaroak eta 4 ordutako etxerako lana.

Tailer bat izanen da. Ikasleek zenbait testu eta audio aldez aurretik irakurri edota entzun beharko dituzte.

Saio bakoitzaren hasieran irakasleak gaia pausatuko du (irakurketa historikoa, dokumentazioa, estrategiak eta trikimailuak, estilo baliabideak,…) eta horren ondotik gai hori lantzeko ariketak planteatuko ditu. Lan horien zuzenketa saioan bertan edota saiotik kanpo eginen da (ikasleek elkarri zuzenduko diote).

Nori zuzendua

Bereziki Kazetaritza, Historia, Magisteritza eta Soziologia ikasi edota ikasten ari direnak. Beti ere, kronika landu nahi duen orok tokia izanen du ikastaro honetan.

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOAKOA da.
  • Talde mugatua (gehienez 16 lagun).

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 253/2018ko maiatzak 25. Kreditu bat eta erdi eskuratu ahal izango dira.

Babesleak

Etiketak

Kronika, diskurtsoa, lengoaia, estrategia, Iruñeko ikastaroak, formakuntza

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.