Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Hezkuntza
Ikastaroa bete egin da. Eman izena eta zerrendan sartuko zara. Apirilaren 18an jakinaraziko dizugu ikastaroan onartua izan zaren edo ez.
Ikastaroaren datak eta ordutegia:
Irakurketa eta idazketaren didaktikan topatu ditzakegun praktika ezberdinen euskarri teorikoak arakatu eta haien inguruan hausnartuko dugu. Modu honetan, gelako praktiken eta teoria ezberdinen arteko zubiak bilatuko ditugu, gelan egiten ohi dugunaren zergatietan sakonduz. Gure ikasleek ezagutza eraikitzerakoan, hizkuntza idatziaren jabekuntzan ari direnean, egiten duten prozesua ulertzen saiatuko gara, haien galderen eta kezken nondik norakoak, haien zalantzen zergatia edota euren elkarrekintzetan sakontzen ahaleginduko garelarik, gure lana eta hezitzaile rola birpentsatzeko tresnak jasoz.
Haur Hezkuntzako maistra. Psikopedagogoa. Edukomunikazioan eta Landa Eremuko Hezkuntzan aditua. Baztango Herri Hezitzailea ekimeneko kidea. NUPeko irakasle elkartua
Izaera teoriko-praktikoa izanen du, bata eta bestea uztartuko dira eskolako adibideetatik teoriara eta hortik eskolarako loturak eginez aldi oro.
Izaera teoriko-praktikoa izanen du, bata eta bestea uztartuko dira eskolako adibideetatik teoriara eta hortik eskolarako loturak eginez alIzaera teoriko-praktikoa izanen du, bata eta bestea uztartuko dira eskolako adibideetatik teoriara eta hortik eskolarako loturak eginez aldi oro.di oro.
Haur Hezkuntza (3-6) eta Lehen Hezkuntzako lehen ikasturteetara bideratuta dago.
Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.
Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 253/2018ko maiatzak 25. Kreditu bat eskuratu ahal izango da.