Ikastaroak :: Osasuna

Etxeko erremedio naturalak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 24.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Bazkaria: 13.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko apirilaren 23a

Ikastaro hau bete egin da. Ikastaroan interesa izanez gero, matrikula-orria bete baina ez egin matrikularen diru-sarrerarik.

Ikastaroa hamabostero izango da, larunbatetan goiz eta arratsaldez.

Etxeko erremedio naturalak tailer praktikoan hiru alor hauek landuko dira: sendabelarrak, aromaterapia eta elikagai sendagarriak.

Gaur, gero eta gehiago erabili nahi ditugu errekurtso naturalak gure etxeetan gure beharrak betetzeko: elikadura, osasun fisikoa eta psikikoa, kosmetika, higienea eta etxeko garbitasuna.

Osagai naturalak erabiliko dira ikastaroan zehar.

Irakaslea

  • Itziar Salegi Urbieta

    Mikel Salegiren arreba.

    Naturopata eta psikoterapeuta.

Helburuak

  • Aromaterapia, Sendabelar eta Elikagai Sendagarrien oinarrizko teoria. Propietateak. Kontraindikazoak.
  • Estraktuak egiten ikastea. Nola erabili? Dosiak.
  • 30 erremedio desberdin egiten ikastea. Ikasle bakoitzak 6 erremedio pertsonal egitea: xarabe expektoratzailea, giharretako ukendua, estresaren aurkako gela, dentifrikoa, azalarentzako krema, zelulitisaren aurkako linimendua.
  • Errezeta errazak: goxoak eta osasuntsuak egin eta dastatzea.
  • Ikasle bakoitzak bere Profil Bionutrizionala izango du bere osasunaren egoera jakiteko.

Edukiak

Erabiliko ditugun osagai naturalak hauek dira:

  • Despentsako produktuak: limoia, aza, baratxuria, tipula, frutak, begetalak, eztia, zerealak, olioa, ozpina…
  • Sendabelarrak: erromeroa, plantina, aloea, osina, arnika, intxusa, fukusa…
  • Sendabelar usaintsuen esentziak, Aromaterapia: labanda, te zuhaitza, eukaliptoa, bergamota, ylang-ylang…
  • Bestelakoak: erleen argizaria, karite gantza…

Klabe konkretuak emango dira arlo bakoitzean:

  • Osasuna: arnasketa-aparatua, zirkulazioa, nerbio-sistema…
  • Nola zaindu gaixotasun arruntak: kolesterola, hipertentsioa, artritisa, idorreria…
  • Elikadura adimenduna: osasuna eta plazerra orekatzen duena.
  • Etxeko garbiketa naturala: produktu industrialak osagai oso toxikoak erabiltzen dituzte. Guk ozpina, limoia, Marsellako xaboia, olio esentzialak…
  • Kosmetika eta higiene pertsonala: osagai naturalekin, produktu erasotzaileak erabili gabe.

Erremedio klase desberdinak: infusioak, dekokzioak, xarabeak, ukenduak, kremak, gelak, kataplasmak, linimenduak, olio terapeutikoak, pomadak, tinturak, lozioak.

Metodologia

Naiz eta teoria eman, gehien bat ikastaro praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikularen diru-sarrera egin Kutxaren kontu honetan: 2101 0035 19 0006884928
  • Ordainagirian zure izen-abizenak eta honako kodea adierazi: EEN2010
  • Ordainketa egin duzun frogagiriaren kopia bat honako helbidera bidali: UEU, Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar. Posta elektronikoz markeskoa@ueu.org edo faxez 943820616 ere bidal dezakezu.
  • Matrikularen onarpena: Frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda zehazteko.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

  • Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua