Ikastaroak :: Informatika

Web dinamikoen garapena PHP eta MYSQL erabiliz

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 24.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko maiatzaren 3a

Ikastaroa on line izango da. Saio presentzial bakarra izango du, ikastaroaren hasiera egunean, maiatzaren 3an.

Web dinamikoen garapena jorratuko dugu, erabiliko dugun programazio lengoaia PHP izango da. Hasieran PHP lengoaiaren sintaxia eta bere erabilera nagusiak ezagutzeari ekingo diogu. Ondoren, PHPek eskaintzen dituen tresna aurreratuagoak ezagutuko ditugu. Azkenik, PHP eta datu baseen arteko lotura aztertu eta erabiliko dugu, horretarako erabiliko den datu base mota MySQL izango delarik. Egunerokotasunean aurki ditzakegun web dinamiko askok erakusten dute erabiliko ditugun software libreko PHP eta MySQL tresna paregabeak direla web dinamikoak sortzeko.

Irakaslea

Helburuak

  • PHP lengoaia ezagutu eta web dinamiko sinple bat egiteko gai izatea da.
  • Programazio egitura nagusiak aztertu eta PHP lengoaiaren funtzio arruntenetan oinarrituko da ikastaroa.
  • Hauek menderatu ondoren lengoaiaren funtzio sakonago eta zehatzagoetara ekingo zaio.
  • MySQL datu baseak erabiltzen eta honen oinarrizko funtzionamendua ere ikasiko dira.

Edukiak

1. modulua: PHP lengoaiaren aurkezpena eta sintaxia.

2. modulua: Kate eta fitxategien lan egiteko funtzioak.

3. modulua: Objektuei zuzenduriko programazioa PHPn eta datu baseak.

4. modulua: Cookiak, saioak eta datu base atzipen bateratua.

Metodologia

Erabiliko den metodologian alde praktikoa eta teorikoa tartekatuko dira.

Modulu bakoitza gauzatzeko astebeteko epea izango da, modulu bakoitzaren egitura honako hau da:

  • Aste hasiean tutoreak astean zehar ikastea gomendatzen diren edukiak aipatu eta azalduko ditu mezu baten bitartez.
  • Era berean jakintza horiei buruzko ariketa gomendatuak azaldu eta sarean jarriko ditu. Hauek egiteko epea ere astebeetekoa izango da.
  • Aste guztian zehar tutorearen laguntza jasotzeko aukera egongo da, mezuen edota moodle trenak ematen dituen aukera ezberdinen bitartez.

Honetaz gain, ikastaro hasieran oinarrizko kontzeptuak eta ezagutzak finkatzeko saio presentzial bat egingo da ikasleekin.

Nori zuzendua

  • Programazioan esperientzia duten pertsonak baina web garapenean murgildu nahi duten pertsonak.
  • Beren ezagutzak berritu nahi dituzten web garatzaileak.
  • Programazioa jakin gabe web garapenean lan egin duten diseinatzaile eta webmasterrak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikularen diru-sarrera egin Kutxaren kontu honetan: 2101 0035 19 0006884928
  • Ordainagirian zure izen-abizenak eta honako kodea adierazi: WDG2010
  • Ordainketa egin duzun frogagiriaren kopia bat honako helbidera bidali: UEU, Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar. Posta elektronikoz markeskoa@ueu.org edo faxez 943820616 ere bidal dezakezu.
  • Matrikularen onarpena: Frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda zehazteko.



Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

  • Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua

Etiketak

php, mysql, web dinamikoa, programazio lengoaia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.