Udako Ikastaroak :: Zuzenbidea eta Jurisprudentzia

Jabetza berdearen titular nor?

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 18a

Gure lurralde gehiena landa-eremuak osatzen du. Eremu horretako lurrez arduratzeko bada baliabide juridiko oinarrizko bat: titulartasuna norbaiti ematea; eta kudeatzeko eraentza juridiko desberdinak: jabetza pribatua, jabetza publikoa, komunalak, egitura tradizionalak. Begirada botatzeko erabiliko diren ikuspegiak izango dira partikularren interes pribatua, gizartearen interes publikoa eta, kokagune dugun lurraldea kontuan hartuz, euskal zuzenbidea. Hiru begi horiekin miatuko da goizeko saioa. Arratsaldean, berriz, solasaldi irekia bideratzeko parada eskainiko du mahai-inguruak, iraganean bizitako esperientziatik abiatu, egun bizi diren arazo nagusienak topatu eta etorkizunerako proposatu daitezkeen baliabide juridikoak arakatzeko.

Ikastaro hau Iura Vasconiae elkartearen laguntzarekin antolatu da.

Irakasleak

  • Alvaro Aragon Ruano

    Doktorea, Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia Saileko irakaslea UPV/EHU.

  • Maite Aristegi

    Abokatua, sindikalista, Madrilgo Kongresuan diputatu izana.

  • Joseba Compains Silva
  • Eneko Etxeberria Bereziartua

    Azpeitiko alkatea.

  • Xabier Ezeizabarrena Saenz

    Doktorea, abokatua, zuzenbideko irakaslea hainbat unibertsitatetan, EHUko Inguruneari buruzko Masterraren zuzendaria.

  • Roldán Jimeno Aranguren

    Historian doktorea eta Zuzenbidearen Historian irakasleNafarroako Unibertsitate Publikoan. UEUkidea.

  • Mikel Mari Karrera Egialde

    Zuzenbide Zibileko irakasle titularra, UPV/EHU. UEUkidea.

Helburuak

  • Euskal zuzenbideak eskubide errealei buruz jasotzen duen eraentza nagusia azaltzea.
  • Lurraldea kudeatzeko baliabide juridikoa den jabetzak duen irismena eta mugak zehaztea.
  • Gune berdearen kudeaketarako baliabide juridiko egokienak lege ferenda proposatzea.

Edukiak

  • Euskal zuzenbideko eskubide errealak.
  • Ingurugiroari buruzko funtsezko printzipioak.
  • Landa- eta baso-eremuan izan diren eta badiren arazo larrienak.

Metodologia

- Goizean hiru hitzaldi, goian adierazitako hiru begirada botatzeko (azterketa estatikoa): partikularren interesa, gizartearen interesa eta euskal araudiaren erantzuna.

- Arratsaldean, begirada praktikoa (azterketa dinamikoa): historian topa daitekeen eskarmentua, egun bizi diren arazo larrienak eta geroa marrazteko ideiak.

Nori zuzendua

Ezein legelarirentzat: ikasten ari denarentzat, eguneroko praktikan ari denarentzat eta gai hauen ikerketak burutzen ari denarentzat.

Ezein politikarientzat: lurraldearen eta ingurugiroaren kudeaketan erabakiak hartu behar dituenarentzat.

Mendiaz gozatzen duen edonorentzat: zapaltzen den lurrak zein trataera juridiko jasatzen duen jakiteko.

Egitaraua

2018-06-26

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Jabetzak mendia kudeatzea.

  • Mikel Mari Karrera Egialde
10:00-11:00

Nafarroako fazeriak: Historia, indarrean dagoen zuzenbidea eta legea aldatzeko irizpide batzuk.

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-12:30

Ingurugiroaren eragina mendiaren kudeaketan.

  • Xabier Ezeizabarrena Saenz
12:30-13:00

Jendearen galderak eta iritziak.

15:00-17:00

Mahai-ingurua:«Iraganetik etorkizunera, kudeaketa kolektiborantz?

Gonbidatuak:

  • Alvaro Aragon,
  • Joseba Compains,
  • Eneko Etxeberria,
  • Maite Aristegi.

Jarburua: Mikel Mari Karrera.

  • Alvaro Aragon Ruano
  • Maite Aristegi
  • Mikel Mari Karrera Egialde

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Iura Vasconiaek dirulaguntzak emango dizkie unibertsitateko ikasleei, ikastaroan parte hartzeko.

  • Beka eskatzeko ezinbestekoa da unibertsitateko ikaslea zarela adierazten duen agiriren bat (matrikula gordekina, adibidz) aurkeztea, matrikula ordaindua izatea eta ikastaroa egitea (%80ko asistentzia).
  • Ikastaroaren amaieran, ordaindutakoaren itzulketa egingo da.
  • Beka eskatzeko, jarri gurekin harremanetan: i.iciar@ueu.eus, 94 679 05 46 (Irati).

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, iruñea, zuzenbidea, euskal zuzenbidea, mendiak, lurraldea, ingurugiroa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.