Ikastaroak :: Ekonomia, Soziologia, Biologia eta Natur Zientziak

Agroekologia. Tokiko garapen integrala

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urtarrilaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko maiatzaren 25a

Ikastaroaren datak: maiatzaren 31an eta ekainaren 1ean (ostegun-ostirala).

Tokiko garapenak ikuspuntu integrala behar du. Tokiko garapen-agentziek, udalek eta tokiko garapenean diharduten eragile guztiek, arlo ezberdinak hartu behar dituzte kontuan beren lanean. Eragile horiek arlo ezberdinetan adituak izatea baino garrantzitsuagoa da ahalmena izatea, arlo ezberdinen artean konexioa ulertzeko eta planak eta estrategiak zeharkako moduan lantzeko. Tokiko garapena modu integralean ulertzeko eta, ondorioz, ahalik eta modu zabalenean aurrera eramateko, ikuspuntu holistikoa landu behar da.

Jasotako ikasketak, eta trebakuntza gehienek, arloka adituak izatera eraman gaituzte. Tokiko garapen integralerako, pentsamendu holistikoa landu behar da. Ikastaro honen helburua hori da, zatitutako pentsamendu batetik pentsamendu holistikora trantsizioa egitea, tokiko garapen integrala gauzatzeko ahalmena izatea.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.

Irakasleak

  • Irantzu Duro Mota

    Nekazaritza-ingeniaria. Lurra eta Lurralde Kudeaketa Iraunkorrean Masterduna. Tokiko Animazio Agroekologikoan Graduondokoa. Art.esa Ingenieritza, landa-garapenerako aholkularitzaren sortzailea.

  • M. Jose Imaz Gurrutxaga

    Nekazaritza Ingeniaritzan doktorea eta Ekoizpen Urduñaren arduraduna (Urduñako eta Eskualdeko Garapen Agroekologikorako Zerbitzua).

Helburuak

  • Gaur egun tokiko garapenean gakoak diren arlo eta kontzeptuak identifikatzea.
  • Arlo ezberdinen arteko konexio-puntuak identifikatzea.
  • Tokiko garapen integralaren teoriatik praktikara pasatzeko gakoak identifikatzea.

Edukiak

  • Tokiko garapen integrala gaur egun.
  • Tokiko garapenaren adibideak.
  • Tokiko garapenaren teoria, estrategiak eta planak.
  • Diseinua.
  • Oztopoak.
  • Gainditzeko bideak.

Metodologia

Aurkezpen teorikoa. Eztabaida. Tailerra.

Nori zuzendua

Tokiko garapen integralean diharduten profesionalei, tokiko garapen-agentzietako teknikariei. Agroekologia eta elikadura burujabetza oinarri hartuta tokiko garapenean interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde-mugatua: Gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

tokiko garapena, UEU, ikastaroak, Eibar

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.