Ikastaroak :: Ekonomia, Soziologia, Biologia eta Natur Zientziak
Ikastaroaren datak: maiatzaren 31an eta ekainaren 1ean (ostegun-ostirala).
Tokiko garapenak ikuspuntu integrala behar du. Tokiko garapen-agentziek, udalek eta tokiko garapenean diharduten eragile guztiek, arlo ezberdinak hartu behar dituzte kontuan beren lanean. Eragile horiek arlo ezberdinetan adituak izatea baino garrantzitsuagoa da ahalmena izatea, arlo ezberdinen artean konexioa ulertzeko eta planak eta estrategiak zeharkako moduan lantzeko. Tokiko garapena modu integralean ulertzeko eta, ondorioz, ahalik eta modu zabalenean aurrera eramateko, ikuspuntu holistikoa landu behar da.
Jasotako ikasketak, eta trebakuntza gehienek, arloka adituak izatera eraman gaituzte. Tokiko garapen integralerako, pentsamendu holistikoa landu behar da. Ikastaro honen helburua hori da, zatitutako pentsamendu batetik pentsamendu holistikora trantsizioa egitea, tokiko garapen integrala gauzatzeko ahalmena izatea.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.
Nekazaritza-ingeniaria. Lurra eta Lurralde Kudeaketa Iraunkorrean Masterduna. Tokiko Animazio Agroekologikoan Graduondokoa. Art.esa Ingenieritza, landa-garapenerako aholkularitzaren sortzailea.
Nekazaritza Ingeniaritzan doktorea eta Ekoizpen Urduñaren arduraduna (Urduñako eta Eskualdeko Garapen Agroekologikorako Zerbitzua).
Aurkezpen teorikoa. Eztabaida. Tailerra.
Tokiko garapen integralean diharduten profesionalei, tokiko garapen-agentzietako teknikariei. Agroekologia eta elikadura burujabetza oinarri hartuta tokiko garapenean interesa duen edonori.