UEU365
Ikastaroak :: Informatika
Ikastaroa on-line izango da.
Aurrez aurreko saioa izango du ikastaroaren hasiera-egunean: apirilaren 11n (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
Gaur egunean, programatzeak informatikarien gaitasun soila izateari utzi dio. Lanpostu askotan programatzeko gaitasuna eskatzen hasi dira informatikariak ez diren langileei ere. Informatikaria ez den edonork programatzeak eskaintzen dituen abantailak jaso ditzake, eta ordenagailuari esker ataza asko automatizatu ditzake lan-ordu asko aurreztuz.
Python programazio-lengoaia gaur egun boga-bogan dagoen programazio-lengoaia da. Bere sinpletasunak oso erakargarria egiten du eta edozer gauza inplementatzeko garatutako liburutegiek ezinbestekoa egiten dute edozein garatzailerentzat. Testuen prozesamendutik, estatistikara; web aplikazioetatik, datu-baseen kudeaketara, Pythonek guztientzat eskaintzen du irtenbide erraz eta azkarra.
Ikastaroan programatzen ikastea izango da helburu nagusia eta horretarako Python programazio-lengoaia erabiliko dugu. Programazio-jakintza oinarrizkoa izanik, ikaslea ikastaroaren bukaeran bere interesekoa den proiektu txiki bat burutzeko gai izango da.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Informatikan Doktorea da eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterra egin zuen. Gaur egun IXA taldean ikerlari lanetan dabil eta EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan irakaslea da. UEUkidea. @olatz87
Ikastaro zeharo praktikoa izango da. Python programazio-lengoaia era praktikoan landuko da, parte-hartzaileek praktikak egingo dituzte, eta lehen proiektua bideratuko dute lengoaia hau erabiliz. Ikasleen ikas-prozesua autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu. Bestalde, foroak ezinbesteko tresna izango dira taldean ezagutza eraikitzeko.
Horretaz gain, parte-hartzaile bakoitzak lanerako baliabide gisa programa baten inplementazioa burutuko du bere ezagutza-arloaren inguruan.
Aipatzekoa da lehenengo saioa aurrez aurrekoa izango dela. Lehenengo saio horretan ikasgela birtuala azaltzeaz gain, ikastaroaren oinarriak eta nondik norako nagusiak azalduko dira. Ikastaroa on-line izango da.
Programatzen ikasi nahiko lukeen edonori. Ez da aurretik ezagutzarik izatea eskatzen.
Ikastaroa on-line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua izateko eskaera aurkeztu da. Ebazpenaren zain.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1868348004.
Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568