banner -- Euskaraldia

Ikastaroak :: Komunikazioa, Lana, Merkataritza

Negozio edo proiektu bat sarean ezagutzera emateko baliabideak eta gakoak

  • Hasiera-data: 2018(e)ko apirilaren 16a
  • Amaiera-data: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 0:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urtarrilaren 15a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko apirilaren 6a

Ikastaroa on-line izango da.

Aurrez aurreko saioa izango du ikastaroaren hasiera-egunean: apirilaren 16an (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Garai batean bazen esamolde bat: “Izenik ez duena, ez da”. Eta hala da, baina gaur egun ez da nahikoa izena edukitzearekin. Negozio, proiektu eta abarren kasuan, izena izateaz gain, behar-beharrezkoa da sarean presentzia izatea. Enpresa handiek komunikazio-arduradunak izaten dituzte sareko presentzia hori bermatzeko. Enpresa txiki, autonomo eta abarren kasuan, ordea, norberak kudeatu behar izaten du maiz sareko komunikazioa.

Errealitate horri aurre egiteko, negozio edo proiektu bat sarean ezagutzera emateko hainbat baliabide aztertuko ditugu ikastaroan: webgune korporatiboak, sare sozialak, blogak… Alde batetik, alderdi teknikoak ikusiko dira: nola sortu profil bat Facebooken, nola sortu blog bat… Baina, batez ere, erabileran sakonduko da: nolako edukiak partekatu komunikazio eraginkor bat lortzeko, nola planifikatu sareko komunikazioa…

Ikastaroa amaitutakoan, ikasleek sareko paisaiaren ikuspegi orokor bat izango dute, eta eskura dituzten baliabideen berri izango dute. Eta, gainera, baliabide horiei zukua ateratzeko gako nagusiak izango dituzte eskura.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakaslea

  • Maialen Igartua Arcelus

    Ikus entzunezko komunikazioan gradua eta Komunikazio eta identitate korporatiboan masterra, une honetan, euskara aholkulari teknikaria enpresa batean.

Helburuak

  • Negozio edo proiektu bat sarean ezagutzera emateko doako baliabide nagusiak ezagutzea.
  • Sare sozialetan profil profesional bat sortzen ikastea.
  • Sarerako eduki eraginkorrak sortzen ikastea.
  • Sareko komunikazioa planifikatzen ikastea.

Edukiak

  • Negozio edo proiektu bat sarean ezagutzera emateko doako baliabide nagusiak ezagutzea.
  • Sare sozialetan profil profesional bat sortzen ikastea.
  • Sarerako eduki eraginkorrak sortzen ikastea.
  • Sareko komunikazioa planifikatzen ikastea.

Metodologia

Ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, ikaskuntza-prozesuari eta gaitasunei garrantzi handia eskainiz. Ikastaroa emateko, Moodle (http://moodle.org/) irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUko ikasgela birtuala erabiliko da.

Batetik, gaiarekin loturiko ezagutza teorikoa landuko da, ikasleek oinarri bat izan dezaten. Teoria lantzeko, adibide praktiko ugari ikusiko dira ikastaroan. Bestetik, ikasleek ere praktikan jarri beharko dute ikasitakoa, eta ikastaroaren amaieran proiektu labur bat aurkeztu beharko dute.

Nori zuzendua

Esku artean negozio edo proiektu bat duen eta sarean ezagutzera eman nahi duen edonori dago zuzenduta ikastaroa. Hutsetik hasi duen edonork eman dezake izena, baina baita dagoeneko sareko komunikazioa lantzen duen eta ezagutza gehiago nahi duen orok ere.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin. Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: Gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaroa on-line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.

Babesleak

Etiketak

sare sozialak, blogak, promozioa, komunikazio korporatiboa, webguneak, ikastaroak, UEU, Eibar

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.