Ikastaroak :: Telekomunikazioa, Biologia eta Natur Zientziak
Ikastaroa on line izango da. Hiru saio presentzial izango ditu, apirilaren 16an, 30ean eta maiatzaren 7an. Ikastaroaren azken egunean, maiatzaren 15ean, irteera egingo da.
Gaur egun Geolokalizazio baliabideak mundu guztiaren esku jarri dira, baina baliabideak diren heinean hauen ahalmenak ezagutu behar dira. Ikastaro honetan baliabide hauen korronte bi elkartzeko aukerak ikusiko ditugu: GIS-ak eta GPS-ak, eta hauen aukerak, naturaren gaineko ikerketak burutzerakoan. Ikastaroaren osagai moduan, ingurugiro ikertzaileak etorriko zaizkigu euren esperientzien berri ematera. Funtsean oso Ikastaro praktikoa izango da, erdi On-line, hiru saio presentzialekin eta irteera batekin.
Geografian lizentziatua. Lan jarduna Ingeneritza munduko Geografiako Informazio Sistemetan (GIS eta GPS lanetan) eta Ingurumeneko inpaktu ebaluazioan.
Labein enpresa.
Geografian lizentziatua. CEA eta GIS-en inguruko graduondokoa. Lan jarduera obra zibiletako ingurumen gaietan eta GIS arduradun. UEUkidea da.
Saio presentzialetan hizlari egongo dira:
Iñaki Moro. Geografiako irakaslea. EHU
Maddalen Mendizabal. Biologoa. Labeineko ikertzailea.
Ikastaroak alde praktikoa eta teorikoa uztartuko ditu, saio presentzialak eta on line irakaskuntza konbinatuz. Hiru saio presentzial izango dira eta saio presentzialetan astean zehar plataforman eman diren gaien gaineko zalantzak argituko dira eta zenbait adituk esperientziak aurkeztuko dituzte. Azkenengo egunean txangoa egingo da, saio praktikoa egiteko.
Moodle plataformaren bidez edukien informazioa zabalduko da eta ariketa praktikoak landuko dira. Zalantzak, argibideak eta ezagutza elkarrekin eraikiz plataformako foroen bitartez.
GPS zaleei. GIS erabiltzaileei. Ingurugiro ikasleei. Ingurugiro teknikariei. Ingurugiroan interesatuta dagoen edonori.
Ordenagailuen inguruan oinarrizko ezagupenak izatea beharrezkoa da.
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua