banner -- Euskaraldia

Ikastaroak :: Argazkigintza, Biologia eta Natur Zientziak

Euskal paisaien argazkilaritzako ikastaroa

  • Hasiera-data: 2018(e)ko martxoaren 24a
  • Amaiera-data: 2018(e)ko martxoaren 25a
  • Tokia: Getaria-Askizu aterpetxea
  • Nola heldu: http://www.albergue-getaria.com/
  • Ordutegia: larunbata-igandea. 9:30-19:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 16.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urtarrilaren 15a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko martxoaren 21a

Ikastaroaren datak: martxoaren 24a eta 25a (larunbata-igandea). Tokia: Askizuko Aterpetxea (Getaria).

Paisaia, animaliak, landareak argazki onetan harrapatu nahi izatea naturzaleen obsesioa izan arren, nekez lortzen da oinarririk gabe. Ikastaro hau hori asetzeko diseinatu dugu, eta hasteko, gauzarik errazenak paperean biltzeko saiakera egingo dugu: paisaia. Zergatik? Labur eta azkar, mugitzen ez denez errazagoa delako.Horregatik, natura eta paisaien argazkilaritzan hasi nahi duen jendeari zuzendutako bi eguneko ikastaroa izango da. Reflex motako kamerei zuzendutako ikastaroa da eta batez ere eskuzko modua landuko da. Naturarekin erlazionatutako argazkilaritzako ikastaro honetan, paisaiak landuko dira: mendia, itsasoa… Gainera, hainbat argirekin lan egiteko aukera edukiko dugu; egun argiz, ilunabarrean eta gauean alor praktikoa jorratuko dugu.Behin jakintza minimoa lortuta, norbere kontu izango da gaitasunak landu eta naturako izakiekin aproba egitea.

Irakaslea

  • Mikel Castellano Rodriguez

    Irudiaren argiztapena, kaptazioa eta tratamenduan lizentziatua. Argazkilaria. Beste lan batzuen artean 'Kolpe guztiak ez dira ikusten. Ireki begiak!' kanpainako argazkilaria. Recrea Proyectos Audiovisuales enpresaren sortzaile eta langile izandakoa.

    unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Helburuak

  • Argazkiak naturan atera ahal izateko oinarrizko ezagutza eskuratzea.
  • Paisaia irekiak (landagunea, itsasertza) egoki jasotzeko naturazaleak prestatzea.
  • Naturaguneetan argazkiak ateratzeko zailtasunei (argi gehiegi, oinarri sendo falta...) nola aurre egin ikastea.
  • Reflex kameraren erabileran erraztasuna lortzea.
  • Eskuzko modua erabiltzen ikastea.

Edukiak

Teorikoa

  • Argazki-kamera baten oinarrizko kontrolak.
  • ISO, diafragma, obturazio-abiadura.
  • Eskuzko modua.
  • Objektibo desberdinak eta haien funtzioak. Zer da distantzia fokala?
  • Raw eta JPGren desberdintasunak.
  • Edizio on baten oinarrizko informazioa eta pausoak.

Praktikoa

  • Baso-inguruneetako argazkiak (Pagoetako Parke Naturala).
  • Landa-eremu irekietako argazkiak.
  • Itsasoko argazkiak.
  • Ilunabarreko argazkiak.

Metodologia

Teoria eta praktika uztartuko dira.Praktika (bizpairu irteera egingo dira): Pagoetako ingurura eta Zumaiako flysch-era.

Nori zuzendua

Natura- eta paisaia-argazkilaritzaren munduan hasi nahi duen jendeari zuzendutako ikastaroa (Reflex motako kamera izatea derrigorrezkoa da).

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula prezioan, aterpetxean lo egitea eta otorduak sartuta daude.
  • Talde mugatua: Gehienez, 30 pertsona.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Materiala: Reflex kamera derrigorrezkoa. Tripodea (ez da derrigorrezkoa).

Babesleak

Etiketak

argazkilaritza, reflex, natura, paisaia, UEU, Eibar, ikastaroak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.