Ikastaroak :: Argazkigintza, Biologia eta Natur Zientziak
Ikastaroaren datak: martxoaren 24a eta 25a (larunbata-igandea). Tokia: Askizuko Aterpetxea (Getaria).
Paisaia, animaliak, landareak argazki onetan harrapatu nahi izatea naturzaleen obsesioa izan arren, nekez lortzen da oinarririk gabe. Ikastaro hau hori asetzeko diseinatu dugu, eta hasteko, gauzarik errazenak paperean biltzeko saiakera egingo dugu: paisaia. Zergatik? Labur eta azkar, mugitzen ez denez errazagoa delako.Horregatik, natura eta paisaien argazkilaritzan hasi nahi duen jendeari zuzendutako bi eguneko ikastaroa izango da. Reflex motako kamerei zuzendutako ikastaroa da eta batez ere eskuzko modua landuko da. Naturarekin erlazionatutako argazkilaritzako ikastaro honetan, paisaiak landuko dira: mendia, itsasoa… Gainera, hainbat argirekin lan egiteko aukera edukiko dugu; egun argiz, ilunabarrean eta gauean alor praktikoa jorratuko dugu.Behin jakintza minimoa lortuta, norbere kontu izango da gaitasunak landu eta naturako izakiekin aproba egitea.
Irudiaren argiztapena, kaptazioa eta tratamenduan lizentziatua. Argazkilaria. Beste lan batzuen artean 'Kolpe guztiak ez dira ikusten. Ireki begiak!' kanpainako argazkilaria. Recrea Proyectos Audiovisuales enpresaren sortzaile eta langile izandakoa.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Teorikoa
Praktikoa
Teoria eta praktika uztartuko dira.Praktika (bizpairu irteera egingo dira): Pagoetako ingurura eta Zumaiako flysch-era.
Natura- eta paisaia-argazkilaritzaren munduan hasi nahi duen jendeari zuzendutako ikastaroa (Reflex motako kamera izatea derrigorrezkoa da).
Materiala: Reflex kamera derrigorrezkoa. Tripodea (ez da derrigorrezkoa).