Ikastaroak :: Hezkuntza, Pedagogia
Taldea OSATU da. Matrikula orria betez gero, itxaron zerrendan sartuko zara.
Ikastaroa on-line izango da.
Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: otsailaren 20an (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
Ikastaro honetan irakaskuntza-ikaskuntza prozesua esanguratsua egiteko Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologiaren (PBL) nondik norakoak ikasi eta praktikara eramango dituzu. Ikastaroan nabarmenduko den metodologia praktikoa izango da, norberaren lana oinarritzat hartuz.
Psikopedagogian lizentziatua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterra.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Ikastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Erabiliko den metodologia ahalik eta praktikoena zein kooperatiboena izango da. Parte-hartzaileek proiektu bidezko metodologia erabiltzen ikasiko dute horrelako metodologia mota erabiltzen, hain zuzen ere. Parte-hartzaileek beren aurrezagutza zein esperientziatik abiatuta eta astez aste ikasitakoarekin beren eskoletan inplementatuko duten proiektua diseinatuko dute. Hori izango da ikastaro honetako azken produktua. Gainera, haien sorkuntza praktikara eraman ostean, hori ere ebaluatuko dute hobekuntzarako bidean.
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleei, Berritzeguneko kideei.
Ikastaroa on-line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1868348001.
2021/01/08