Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika

Moodle-ren gamifikazioa eta ikasleak motibatzeko sormenezko hainbat erabilera

  • Hasiera-data: 2018(e)ko otsailaren 21a
  • Amaiera-data: 2018(e)ko martxoaren 21a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena - ostirala. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urtarrilaren 15a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko otsailaren 14a

Ikastaroa on-line izango da.

Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: otsailaren 21ean (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian  (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Moodle ikasgela birtualak sortzeko web plataforma hedatuena izan arren, irakasle askok soilik eduki-biltegi moduan erabiltzen dute. Moodle-ren potentzial handiena bere jarduera-moduluetan dago, horietako asko ez-estandarrak izanik.

Ikastaroaren helburu nagusia, Moodle-ren oinarrizko erabileratik haratago joanda, ikasleak motibatzeko hainbat tresna erabilerraz ezagutu eta praktikan jartzea da. Horretarako, ikastaroan zehar parte-hartzaileek taldeka beren jarduera-esparruko ikasgaiak eraikiko dituzte. Ikastaro horien ardatza gamifikazioa eta ikasleen motibazioa izango da.

Ikastaroa zeharo praktikoa izango da. Ikasleen ikas-prozesu autonomoa bultzatu nahi da eta, horretarako, nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakaslea

Helburuak

  • Moodle plataformaren ezagueran sakontzea.
  • Moodle-ren potentzial motibagarriaz hausnartu eta praktikan jartzea.
  • Jarduera atseginak sortu eta Moodle-ren barruan eskaintzea.
  • Norberaren lanerako erabilgarria izango den molde birtuala sortzea.

Edukiak

  • Gamifikazioa zer den. Hainbat mota eta teknika.
  • Galdera-bankua berrerabili aurrez aurreko galdetegi- eta galdeketabentura-moduluen bidez, baita aberatsaren jolasarekin ere.
  • Galdera mota original eta motibagarriak galdetegietan.
  • Definizioak landu glosategia eta jolas-moduluak erabiliz.
  • Jarduera jolasgarriak sortu (Hot Potatoes eta SCORM pakete ludikoak) eta Moodle-ren barruan erabili.
  • Jarduera jolasgarriak sortu Moodle-tik irten gabe (bideo interaktiboak, denbora-lerroak eta oroimen-jolasak).
  • Nork bere lehen ikastaro gamifikatua sortu.

Metodologia

Ikastaroa guztiz praktikoa izango da. Moodle-ren moduluen erabilera aztertu ahala, parte-hartzaileek praktikak egingo dituzte, on line ikastaro bat osatzeko saiakera eginez. Ikasleen ikas-prozesu autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu. Bestalde, foroak ezinbesteko tresna izango dira taldean ezagutza eraikitzeko.

Ikasleek berek taldeka diseinatutako ikastaroak eraiki beharko dituzte, ikasitakoa oinarri gisa hartuz eta beren ikasleekin aplikatzeko helburua izanez.

Aipatzekoa da lehenengo saioa presentziala izango dela. Lehenengo saio horretan, Moodle-ren gamifikazioaren ereduak erakusteaz gain, ikastaroaren oinarriak eta nondik norako nagusiak azalduko dira. Hortik aurrera, ikastaroa on line izango da.

Nori zuzendua

Moodle-ren oinarrizko ezaguera duten etapa guztietako irakasleei.Parte-hartzaileek gutxienez fitxategiak igotzen, ikasleentzat argitaratzen eta zeregina bezalako modulu sinpleak kudeatzen jakin beharko dute.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin. Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde-mugatua: Gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaroa on-line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1868348003.

Babesleak

Etiketak

Moodle, elearning, irakaskuntza

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.