Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikopedagogia

Haurren autoestimua ezagutu eta garatzeko erremintak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urtarrilaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko maiatzaren 7a

Ikastaro honek 9 ordutako aurrez-aurreko saioa izango du eta 3 ordutako etxekolana.

Pertsona bakoitzak dugun geure irudi edo estimua gizakion bizitzaren oinarria da, bizitzan egoteko eta izateko modu bat azaltzen du. Norberaren autokontzeptu honek ikasketa prozesuan, erabakiak hartzeko garaian, norberarekin eta gainontzekoekin erlazionatzeko eta bizitzak aurkeztuko dizkigun egoera desberdinetan aurre egiterakoan eragin zuzena izango du.

Nola daki haur batek baliotsua dela? Haurren autoestimua ez da zerutik erortzen den edo genetikaz etortzen den zerbait. Guraso eta hezitzaileak, nahi edo ez nahi, erlazioan gauden momentutik haurren autoestimua elikatzen goaz, modu baikor edo ezkorrean.

Beraiekin ditugun interakzioek eragina eta inpaktu zuzena badu, nola lagundu diezaiokegu beraiengan dute irudi eta estimua daukaten benetako balioarekin bat eginda egoten? Nola adierazten diot haur bati baliotsua, maitatua eta onartua dela?

Haur guztietan dagoen diamantea aurkitu dezagun, jokaera egoki edo desegokiek kondizionatu gabe.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago irakasleari eginiko elkarrizketa unibertsitatea.net atarian.

Irakaslea

Helburuak

  • Haurren autoestimuaren eraikuntzan dugun eraginaz ohartzea.
  • Haur bakoitzean dagoen altxorra aurkitzea.
  • Haurrek beraiengan konfiantza sustatzeko ideiak aurkeztea.
  • Haurren zailtasunetan bide lagun izateko lanabesak barneratzea.
  • Zoriontasun eta ongizate emozionalerako giltzak garatzea.

Edukiak

  • Nola eraikitzen da autoestimua? Zerk lagundu edo oztopatu dezake helduen partetik norbere irudiarekin gustura egoten?
  • Zein da zure haurra/ikaslea? Altxorraren bila.
  • Jokaera desatseginen aurrean, nola lagundu bere irudia zapuztu gabe?
  • Jokaera atseginetan nola errekonozitu beregan dagoen balioa manipulazioan erori gabe?
  • Nola lagundu bere buruarekin ziurtasun eta konfiantzarik agertzen ez duenari? Bere ikasketetan, bere harremanetan…
  • Proposamen eta jarduerak autoestimua elikatzeko.

Metodologia

Teoria aurkeztu ondoren ariketa praktikoen bidez, guraso eta hezitzaileek kasu konkretuetan landu ahalko dituzte.

Nori zuzendua

Guraso, hezitzaile edo interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Talde mugatua (gehienez 20 lagun).

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazi zenbakia: 13/2018ko urtarrilak 29. Kreditu bat eskuratu ahal izango da.

Etiketak

ikastaroak, Iruñea, konfiantza, zoriontasuna, ongizatea, umeak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.