banner -- Euskaraldia

Ikastaroak :: Literatura, Kazetaritza

Errealitateak kontatzeko manerak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 16.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urtarrilaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko otsailaren 22a

Ikastaro hau otsailaren 24an eta matxoaren 3an, 10ean eta 17an emango da.

Teoria eta praktika tartekatuko dira. Tailer bat izanen da.

Kronika, euskaraz ere, errealitatea kontatzeko tresna bilakatu zaigu aspaldi. Adibide ugari aurki ditzakegu gure letretan. Horien irakurketa historikoa eskainiko zaie ikasleei.

Bestalde egungo joerak aztertuko dira hainbat kronika-egileen eskutik.

Kazetaritza kronika izanen da tailerraren ardatz nagusia, baina alde berean, kronika literarioa eta biografia ere landuko dira.

Ikasleek saio guztietan hainbat ariketa eginen dituzte, diskurtsoa, lengoaia eta errealitateari heltzeko estrategiak landuko dituzte.

Ikasleek tailerraren akaberan kronika bat idatziko dute, gaurkotasuna edota kronika historikoa landuko duena. Antolatzaileak lan horiek argitaratzen ahaleginduko dira.

Irakasleak

  • Iñigo Aranbarri Alberdi

    Euskal idazlea da. 2008an Zilarrezko Euskadi Saria eman zioten Zulo bat uretan lana liburuaren egunean gehien saldu zen euskal liburua izan zelako.

    Literaturaren zubitegia.

  • Iñigo Astiz Martinez

    Informazio zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Berria egunkariko kazetaria da Kultura sailean.

    Literaturaren zubitegia.

  • Edurne Elizondo Mitxelena

    Berria egunkariko kazetaria eta egun Ingurumen Zientzietako ikaslea UNEDen. Kazetaritza eta naturzaletasuna uztartu ditu bere jardueran. Idazlea.

  • Koldo Izagirre Urreaga

    Euskal idazle oparo, goraipatu eta berritzaileenetako bat da. Literaturaren genero guztiak landu ditu bere idazlanetan: poesia, elaberrigintza, ipuingintza eta saiakera.

    Literaturaren zubitegia.

Helburuak

Ikasleak egungo errealitatea kontatzen trebatzea. Tradizioa abiapuntu hartu eta egungo errealitateari heltzeko hainbat estrategia eskaini.

Aipuak, jendearen solasa testu idatzira ekartzeko estrategiak.

Edukiak

Otsailaren 24an, Koldo Izagirre.

Kubatik Elgetara Panamatik igarota.

Kronika: lehen pertsonan eginiko gertatu baten kontaera. Definizio zabal honek har dezakeen hainbat testutan oinarriturik, gure kazetaritzak eta gure literaturak eman dituen kroniken historia kronologiko, tematiko eta estilistiko bat osa genezake. Leku-garai desberdinetan eginiko kroniken irakurketa kritikoa.. Testuen lanketa horrek aunitz baliabide formal eta tekniko paratuko digu argira, eskura. 

 

Martxoaren 3anIñigo Aranbarri.

Irakurketa historikoa.

Gehiegizko adjektibazioaren pleguak.. . Gehiegizko adjektibazioak sortu ohi dituen arazoak. Hitzen zolda.

 

Martxoaren 10an, Edurne Elizondo.

Estrategiak eta trikimailuak

Estrategiak: dokumentazioa eta ahozko elkarrizketak. Idazteko tenorean baliatzen ohi diren trikimailuak.

 

Martxoaren 17an, Iñigo Astiz.

Ahozkotasuna idatzira ekarri

Mintza testu idatzia bilakatzen denean. Aipuak, adierazpenak, ahozkoa nola ekarri testu idatzira.

Metodologia

Tailer bat izanen da. Ikasleek zenbait testu eta audio aldez aurretik irakurri edota entzun beharko dituzte.

Saio bakoitzaren hasieran irakasleak gaia pausatuko du (irakurketa historikoa, dokumentazioa, estrategiak eta trikimailuak, estilo baliabideak,…) eta horren ondotik gai hori lantzeko ariketak planteatuko ditu. Lan horien zuzenketa saioan bertan edota saiotik kanpo eginen da (ikasleek elkarri zuzenduko diote).

Nori zuzendua

Bereziki Kazetaritza, Historia, Magisteritza eta Soziologia ikasi edota ikasten ari direnak. Beti ere, kronika landu nahi duen orok tokia izanen du ikastaro honetan.

Egitaraua

2018-02-24

Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-13:30

Errealitateak kontatzeko manerak

  • Koldo Izagirre Urreaga

2018-03-03

Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-13:30

Errealitateak kontatzeko manerak

  • Iñigo Aranbarri Alberdi

2018-03-17

Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-13:30

Errealitateak kontatzeko manerak

  • Iñigo Astiz Martinez

2018-03-10

Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-13:30

Errealitateak kontatzeko manerak

  • Edurne Elizondo Mitxelena

Matrikulaziorako argibideak

  • Talde mugatua (gehienez 16 lagun).

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazi zenbakia: 13/2018ko urtarrilak 29. Kreditu bat eta erdi eskuratu ahal izango dira.

Etiketak

Kronika, diskurtsoa, lengoaia, estrategia

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.