Ikastaroak :: Pedagogia

Gatazken ebazpena pedagogia sistemikotik abiatuta

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 98,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 88,20 €. Bazkideak: 73,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko urtarrilaren 8a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko otsailaren 22a

Ikastaro hau otsailaren 24an eta matxoaren 10ean emango da.

Ikastaro honetan pedagogia sistemikoaren oinarri eta praktika ezagutu eta bizitzeko aukera izango duzu. Hezkuntzak gaur egun bizi dugun egoerara egokitzeko eskatzen duen ulermen eta konponbide berriei begirada ezberdin bat eskaini nahi dio. Izaera inklusibo, orekatu eta globala duen hezkuntzaren irakurketa berri honek, eskola eta familien arteko loturaren oinarriak jaso, ulertu eta sendotu nahi ditu.

Ikastaro honi buruzko informazio gehiago unibertsitatea.net elkarrizketan.

Irakaslea

  • Clotilde Caro Herrera

    EHUn Frantses Filologian Lizentziatua, Pedagogia Sistemikoan Diplomatua (CUDEC), AT, PNL, Konstelazio familiarretan aditua, Iturrama BHI institutuko tutore eta  Bizikidetza taldeko kidea.

Helburuak

  • Teoria sistemikoaren nondik norakoak ezagutaraztea.
  • Ariketa sistemikoen bidez norbere burua gehiago ezagutzea.
  • Pedagogia sistemikoaren alderdi esperientziala ezagutzea.
  • Gatazken konponbiderako tresnak ezagutu eta hezkuntza eremuan eta gure harremanetan aplikatzea.

Edukiak

  • Gatazka zer den aztertu.
  • Bert Hellinger-en lege sistemikoak.
  • Pedagogia sistemikoaren aplikazioa: begirada sistemikoa.
  • Gatazken ebazpena.

Metodologia

Metodologia praktikoa eta fenomenologikoan oinarrituz, gai nagusiak ariketa sistemikoen bidez landuko dira. Ikastaroa hein handi batean praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Bere hezkuntza praktikaren eraldaketa zein barne begirada lantzeko gogoa duten pertsona guztiei zuzendua dago.

Matrikulaziorako argibideak

  • Talde mugatua (gehienez 20 lagun).

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazi zenbakia: 13/2018ko urtarrilak 29. Kreditu bat eta erdi eskuratu ahal izango dira.

Etiketak

Sistemika, Gatazkaren jatorria, gatazken ebazpena, Garapen pertsonala

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.