banner -- Euskaraldia

Ikastaroak :: Literatura, Antropologia, Bertsolaritza, Hezkuntza, Komunikazioa, Soziolinguistika

Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 7.50 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko azaroaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko urtarrilaren 29a

TALDEA BETE EGIN DA (18-01-16, 9:50), gehienezko izen emate kopurura iritsi gara eta ITXARON ZERRENDA ireki dugu, eman izena eta plazaren bat libre gelditzen bada, abisatuko zaitugu.

--

Hizkuntza eta generoa gurutzatzen direla badakigu, hizkuntza hautuak igarotzen direla genero eraikuntzatik eta alderantziz; prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen sareak jendarteko botere harremanetan gurutzatzen direla. Euskara eta generoa ere ez doaz aparte, eta, horrenbestez, biak, euskara eta generoa, menderakuntzaren alaba izaki, ahalduntzeko eta boteretzeko prozesu berean txirikordatzen diren bi bide dira. Euskaltzaletasuna eta feminismoa dira ahalduntzearen bi alabak.

Bi izate, praktika eta prozesu horiek non gurutzatzen diren, ze ezaugarri partekatzen dituzten, batak bestetik zer ikas lezakeen eta bien arteko aliantzak ze esparru emankor zabaltzen digun mahai gainean jartzea da 'Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu' ikastaroaren helburua.

Ikastaro hau UEUk, Jakin Aldizkariak eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatu dute.

 

Irakasleak

Egitaraua

2018-01-30

Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:30

Euskaltzaletasuna eta feminismoa, ahalduntzeko elkargunea.

2018-02-27

Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:30

Feminismoa eta euskaltzaletasuna: elkargune bat baino gehiago.

2018-03-20

Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:30

Nola erabili euskara modu ez-sexista batean?

2018-04-24

Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:30

Bat-batean ahalduntzen? Bertsolaritza, hizkuntza eta generoa.

2018-05-29

Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:30

Mahai-ingurua: Euskara eta generoa gurutzatzen diren lekua.

Matrikulaziorako argibideak

TALDEA BETE EGIN DA (18-01-16, 9:50), gehienezko izen emate kopurura iritsi gara eta ITXARON ZERRENDA ireki dugu, eman izena eta plazaren bat libre gelditzen bada, abisatuko zaitugu.

--

Ikastaro osoan edo hitzaldi soltetan izena eman daiteke. Prezioak:

  • Ikastaro osoa: 30,00€ (begiratu deskontuak)
  • Hitzaldi edo saioka, bakoitzak: 10,00€

IKASTARO OSOAN IZENA EMATEKO

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 942 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

HITZALDI bakar baten izena emateko: klikatu egitarauan adierazitako esteketan.

Etiketak

ikastaroak, feminismoa, hizkuntza ez-sexista, generoa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.