banner -- Bullyingaren mugak gainditzen jardunaldia

Ikastaroak :: Musika

Larreko eskolatik. Musika beste era batera irakasteko proposamena

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko irailaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko urriaren 3a

Ikastaroaren datak: urriaren 7a eta 21a (larunbatak).

Nola irakasten da musika? Zer baliabide eskaintzen zaizkio irakasleari? Zer pedagogia mota aplikatzen dugu? Pozik daude ikasleak? Zein ote da eskoletan sartu izanaren emaitza? Zer diote irakasleek? Nolako baldintzatan egiten dute lana? Musika ulertzeko eta irakasteko beste era bat proposatu gura dugu, modu akademikotik apartekoa.

Irakaslea

  • Joseba Tapia Usabiaga

    Musikaria.

Helburuak

Gaurdaino musika irakasteko erabili ditugun moduak ezbaian jarri eta proposamen berri bat aurkeztea.

Edukiak

Urriak 7:

  • Larreko musikaren aurkezpena.
  • Akademia eta larrearen diferentzia eta musika ulertzeko modu ezberdinak.
  • Saio praktikoa. Zenbait tresna:
    • Harmonika, gitarra, mandolina...
    • Errepertorioa: reel, old time, dantzak
  • Solfeoa, zenbakiak, aurrez aurre.
  • Belarria (nola esnatu).
  • Saio praktikoa. Zenbait tresna:
    • Baxua, trikitixa...
    • Errepertorioa: kantua.
  • Dantza praktikoa
    • Sarrera
    • Erromeria

Urriak 21:

  • Kantuak min.
    • Kantagintzaren hiru norabide.
    • Etsenplu musikatuak.
    • Errepertorioa.
  • Ikasleekin solasaldi eztabadia.
  • Kontzertua:
    • Kantua.
    • Dantza.

Metodologia

Gehienbat praktikoa.

Nori zuzendua

Trikitixa irakasleei, trikitilariei, trikitizaleei, Musika irakasleei, musikariei, musikazaleei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1768348029.

Babesleak

Etiketak

musika, irakaskuntza, musika-tresnak, UEU, ikastaroak, Eibar

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 677886

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.