banner graduondokoak

Ikastaroak :: Antropologia

Prozedura feministak: ezagutza, ikerketa eta herrigintza

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 56,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 50,40 €. Bazkideak: 42,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko irailaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko irailaren 29a

Ikastaroaren datak: azaroaren 10 eta 11a.

Betidanik izan dute mugimendu sozial zein elkarteek haien ezagutza-arloan sakontzeko eta ikerketak bideratzeko grina, baina, azken urteotan, interes hori areagotu dela uste dugu; ikerketa interbentzio eta eraldaketa sozialerako ezinbesteko estrategia bilakatu da eta zapalkuntzak ikusgarri egiteko tresna paregabe bihurtu da.

Alta, unibertsitateko testuinguruetan gertatzen dira ikerketa gehienak eta ezagutza bertan bakarrik garatzen dela uste du gehiengoak. Eremu horretan dagoen tradizio positibistaren nagusitasunak zein ikertzaileen artean dagoen konpetentzia eta indibidualizaziorako joerak zaildu egiten dute ikertu eta ezagutzen dena jendartearen eta, bereziki, herrigintzan dihardutenen mesedetan jartzea.

Ikastaro honetan, ikerketa eta metodologia feministek eskaintzen dituzten ikerketa-tresna berriak ezagutzeko tartea eskaintzeaz gain, ezagutzen trukea eta horizontaltasunean eta kidetasunean oinarritutako jakintzen eraikuntza nola garatu aztertu nahi dugu. Halaber, egun ikerketa eta herrigintzaren esparruan dauden egitasmoen ezagutza bultzatu eta horien arteko saretzea bermatzeko beharrezkoak ditugun tresnak identifikatu nahi ditugu.

Ikerketa eta ezagutza feminista herrigintzatik birpentsatu nahi ditugu eta, era berean, herrigintza ikerketa eta ezagutza feministatik aldatu nahi dugu.

Emagin Elkartearekin elkarlanean antolatutako ikastaroa.

Helburuak

  • Ezagutza eta ikerketaren eremuan herrigintzan dihardutenen ikuspegitik dauden hutsuneak identifikatzea.
  • Ezagutzaren eraikuntzarako, epistemologia eta metodologia feministek dituzten oinarriak eta planteamenduak ezagutzea.
  • Herrigintzatik ezagutza eta ikerketa kolektiboak bultzatzen dituzten egitasmoak ezagutu eta saretzea: sare horiek elikatzeko tresnak identifikatzea.
  • Ezagutza herrigintzaren mesedetan jartzeko tresnen inguruan hausnartzea.

Edukiak

Azaroaren 10a, ostirala:

1. Aurkezpena: Ikastaroaren aurkezpena antolatzaileen eskutik.

2. Formazio-saioa: Genealogia feministak eta ezagutzaren eraikuntza. Italiako aditu baten eskutik.

Azaroaren 11, larunbata:

1. Sarrera: Jakintza eta ezagutzaren eraikuntza komunitarioa. Emagineko kideak.

2. Mahai-ingurua: Eraldaketarako ikerketa-ereduak.

Ikerketa-ereduak aztergai, epistemologia feministaren proposamenak eta egungo ereduen hutsuneak aztertzeko.

Ikerketa-ereduak eta pertsonen arteko harremanak: horietan sortzen diren botere-harremanak ezbaian.

3. Mahai-ingurua: Eraldaketarako ikerketa-esperientziak.

Praktika onak plazaratzeko tartea. Ikerketa-ereduak eta pertsonen arteko harremanak, unibertsitatetik kanpoko ikerketaren mugak eta onurak, unibertsitatetik ikertzearen mugak eta onurak, botere-harremanak…

4. Eztabaida: Herrigintzak zein ikerketa-eredu behar du?

Hausnarketa: Zer tresna eta egitura behar ditugu horrelako ikerketak eta esku-hartzeak garatu ahal izateko? Zeintzuk dira ikerketa eta esku-hartze eremu nagusiak? Zenbait metodologia aplikatuz, ezagutza, ikerketa eta esku-hartzearen mapa osatuko dugu.

Metodologia

Azalpen teorikoak esperientzia praktikoetan uztartu nahi ditugu hitzaldi, tailer eta mahai-inguruen bitartez. Horretarako, ikerketa feministen alorrean adituak diren pertsonez gain, herrigintzaren mesederako ikertzen ari diren egitasmoetako ordezkariak ekarriko ditugu.

Gainera, taldeko hausnarketa bultzatzeko asmoarekin, parte hartzeko espazioak sortuko ditugu.

Ikerketaren inguruan egiten dugun irakurketa gure metodologian txertatuko dugu, hierarkiak ekiditeko espazio zein tresnak baliatuta eta gorputzari garrantzia emanez.

Nori zuzendua

Gai hauetan interesa duen edonori baina, bereziki, ikertzen eta mugimendu sozialetan lanean dihardutenei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

UEU, Markeskoa, ikastaroak, Eibar

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 658361

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.