Ikastaroak :: Lurraldea-antolaketa, Arkitektura
Ikastaroaren datak: azaroaren 11 eta 18.
Euskal paisaiak hainbat erronka dauzka mahai gainean. Faktore sozioekonomiko nahiz fisikoek eragin zuzena dute etorkizun hurbilerako aurreikusten den egoeran.
Alde batetik, populazioaren zahartze-prozesu geldiezinari eta produkzio-modu berriei dagozkien beharrizanak daude. Bestalde, morfologikoki oso mugaturik dagoen orografia bati aurre egin behar zaio.
Eibar herria historikoki gai izan da dentsitate altua eta askotariko erabilerak nahastearen bitartez paisaia honetara ederki egokitu den ingurumena eraikitzeko. Halere, bere baitan zituen industria gehienak erabilera barik geratu dira. Erabil genezake kasu hau lagin moduan, euskal paisaia itxuratuko duen talde-esperientzia bat eraikitzeko? Baiezkoan gaude, eta eginez ikastean oinarrituriko tailer bat abian jarriko dugu horretarako.
Arduradunari egindako elkarrizketa, klikatu hemen.
Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura Proiektu Sailean Doktoregaia. Arkitektura Proiektu Aurreratuetan Masterra Madrileko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren bitartez. Arkitektoa Arkitektura Donostiako Goi Eskolaren bitartez.
Arkitektoa. Donostiako Goi Eskola Teknikoan lizentziatua. Hirikiten taldeko kidea.
Arkitektoa. Nafarroako Unibertsitateko Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoan lizentziatua, Berlage Institutuan (Herbehereak) Arkitektura eta Hirigintzan diplomatua, Madrilgo Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoan (ETSAM). Hirigintza Masterra egindakoa.
Arkitektoa. Donostiako Arkitektura Goi Eskolako Teknikoko irakaslea (UPV/EHU). Hirikiten taldeko kidea.
Arkitektoa. Madrilgo Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoan (ETSAM ) Hirigintza Masterra egindakoa. Hirikiten taldeko kidea.
Arkitektoa. Paisaia eta Ingurumenan diplomatua (ETSAUN). Arkitektura-proiektu aurreratuetan Masterra (ETSAM). Madrilgo Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoko (ETSAM) Proiektu Sailean doktoretza-ikaslea.
Lehenengo egunean (azaroak 11), sarrerako lau mikro-hitzaldi, hitzaldi instrumental bat eta ondoren “deriba” gidatua Hirikiten kolektiboaren eskutik.
Bigarren egunean (azaroak 18), hasteko lehenengo eguneko hausnarketak batuko dituen talde-dinamika eta tailerra, segidan taldean landutako proiektuaren aurkezpena eta bukatzeko hausnarketa kolektiboa mahai-inguru formatuan.
Aztertuko den gaia interes orokorrekoa izanik, ikastaroa publiko zabalari bideratuta dago. Tailer-formatua Arkitekturako ikasleentzat ezagunagoa izan arren, euskal lurralde eta paisaiaren etorkizunean interesa duen edonorentzat zabalik dago ikastaroa.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1768348030.