banner -- Bullyingaren mugak gainditzen jardunaldia

Ikastaroak :: Argazkigintza, Dokumentazioa

Argazki kontakizuna. Istorioak garatzeko estrategiak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko irailaren 19a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko urriaren 3a

Izen-ematea: Azpeitiko Udaletxeko gizarte zerbitzuan (Plaza nagusia 5). E-postaz ere eman daiteke izena: ikastaroak@azpeitia.eus.

Izena emateko epea urriaren 17a arte zabalik.

Azpeitiako herritarrentzako matrikula: 18,00 euro.

  • ikastaroaren hasiera-egunean: urriaren  31n (18:00-21:00).
  • ikastaroaren amaiera-egunean: azaroaren 28an (18:00-21:00).

Saio horiek Azpetiko Argazki Elkartearen (Perez Arregi enparantza, 1. Azpeitia) izango dira.

Ikastaroaren hasieran hitzaren eta irudiaren oihartzuna landuko dugu. Bakoitzaren indarraz jabeturik, bien arteko harremanak jorratuko ditugu. Punta-puntako argazkilarien lan egiteko erak aztertuko ditugu, baliabide nagusiei etekina nola ateratzen dieten jakiteko (espazioa, denbora, ekintza, egitura, narratzailea, etab). Horrez gain, argazkiak eta testuak lantzeko eta uztartzeko hainbat adibide ere ikusiko ditugu. Ikastaroaren beste zutabeetako bat nire egikera izango da. Nik egindako lan batzuei errepasoa eginez, erabilitako baliabideen berri emango dut (gaiak, estiloak, estrategiak, eta abar). Azkenik, zutaberik praktikoenaren txanda iritsiko da: ikasleen egikera. Ikastaroan ikusitakoaz eta entzundakoaz jabetzeko, bakoitzak bere lanari ekin beharko dio. Bere kontakizuna egiteko, ikasleak ideiak antolatu beharko ditu lehenik eta behin; gero, argazkiak egin beharko ditu (aurrez egindako lan bati forma emateko aukera ere eskainiko dut); ondoren, argazkiak (eta testua ere nahi izanez gero) antolatu egin beharko ditu.

Irakaslea

Helburuak

  • Ikasleari baliabideak eskaintzea, irudiaren bidez kontakizuna taxuz egin dezan.
  • Eredu on ugari ikusiz eta lan praktiko bati aurre eginez, sormena piztea.

Edukiak

  • Argazkilari klasikoen eta gaur egunekoen lanen mamia eta azala.
  • Argazkigintzaren baliabideak.
  • Generoak eta lan sailkaezinak.

Metodologia

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da.

Erreportajea eta lan dokumental mamitsuak aztertuko dira eta lan horien osagaiak aletu.

Ikasleek ariketa praktiko laburrak egin beharko dituzte trebatzeko eta amaieran lan dokumental

sendoa burutu beharko dute.

Nori zuzendua

Ikastaro honetan argazki ikusgarriak nola egin azaldu beharrean, kontakizun txukunak eta eraginkorrak (mamitsuak, hunkigarriak eta abar) egiten ikasiko dugu. Edukiak argazkilarientzat eta argazkizaleentzat prestatuta daude; hala ere, ez ahaztu literaturari erreferentzia ugari egingo dizkiogula. Beraz, istorioak irudien bidez kontatzen ikasi nahi duen edonori egingo diogu lekua.

Matrikulaziorako argibideak

Azpeitiko Gizarte Zerbitzua (udaletxeko 2. solairua)

Telefonoa: 943 15 71 92

e-posta: ikastaroak@azpeitia.eus

Oharrak

 

Babesleak

Etiketak

praktika, kritika, estiloa, erreportajea, argazkilaritza, lan dokumentala, argazki-kazetaritza, Azpeitia

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 677886

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.